Bernardo Atxagak irabazi dau 2008ko Mondello saria
2008-04-30 11:33 sariak-autortzakOraintsu Grinzane Cavour saria jaso ostean, asteon jakin dogu aurtengo Premio Letterario Internazionale Mondello-Citta di Palermo edota Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi dauela. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez emon deutso saria Atxagari.
Oraintsu Grinzane Cavour saria jaso ostean, asteon jakin dogu aurtengo Premio Letterario Internazionale Mondello-Citta di Palermo edota Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi dauela. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez emon deutso saria Atxagari.
Atzerriko idazleen kategoriako irabazlea izan da Atxaga eta aho batez lortu dau saria Soinujolearen semea liburuaren itzulpena dan ‘Il libro di mio fratello’ liburuarengaitik.
Mondello saria Banco di Sicilia FundaziNoak eta Andrea Biondo Fundazinoak sustatzen dabe eta aurten 34. edizioa bete dau. Orain arteko saridunen artean idazle handien izenak dagoz, besteak beste, Nobel saria irabazi daben Josef Brodskji, Doris Lessing, Gunter Grass, Octavio Paz eta José Saramago.
Epaia apirilaren 22an jakinarazo eben eta sarien banaketa ekitaldia maiatzaren 23-24an izango da Palermon. Sari banaketaz gan, mahai-ingurua be antolatu da irabazle batzuekaz. Mahai-inguru horretan parte hartuko dabe, Bernardo Atxagagaz batera, Andrea Bajanik, Antonio Scuratik, Flavio Sorigak eta Tzvetan Todorovek.
Gaur egun liburu bi idazten dabil Atxaga: ‘Nevadako egunak’ eta ‘Zazpi etxe Frantzian’. Beste pare bat hilebete AEBetan emongo ditu eta udan bueltauko da herrira, egileak berak autortu dauenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!