Azkue Literatur Sariak banatu ditue

Bizkaie! 2008-03-12 17:11   sariak-autortzak

Jakina danez, sariek bi lan mueta hartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dagoz: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2007ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira gaur. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sari honeen helburua idazle gazteak literatura mundura erakartea da.

Jakina danez, sariek bi lan mueta hartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dagoz: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Danetara, aurten 187 lan aztertu behar izan ditu epaimahaiak. Urtero legez, aurten be literatura eremuko persona adituak izan dira epaimahaiko kideak, beti be Euskaltzaindiak izentauta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:

- A mailan: Antton Irusta, Manu Lopez Gaseni eta Kirmen Uribe.

- B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Yolanda Arrieta.


Saridunak

A mailako sariak

Narrazino arloan

Lehenengo saria
: 'Eguberri tristea'. Egilea: Naia Leconte (Angelu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Bigarren saria: 'Kuzkoko bidea'. Egilea: Olain Olaziregi (Senpere- Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Hirugarren saria: 'Ezkutuko hitzak'. Egilea: Mara Goikoetxea (Beasain - Gipuzkoa). Ikastetxea: Beasaingo Loinazpe Institutua. Laguntzailea: Maria Jesus Amundarain.


Olerki arloan

Lehenengo saria: 'Amatxi'. Egilea: Elena Casiriain (Ortzaize - Nafarroa Beherea). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Bigarren saria: 'Egun bat zuekin...'. Egilea: Loreila Kanpandegi (Baiona - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Hirugarren saria: 'Gereziondoari begira'. Egilea: Joana Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune


B mailako sariak

Narrazino arloan

Lehenengo saria: 'Amaiera guztien ostean datorrelako hasiera oro'. Egilea: Alaine Agirre (Bermeo - Bizkaia). Ikastetxea: Ignacio Arozena Institutua. Laguntzailea: Marian Bilbao.

Bigarren saria: 'Betiereko ilunabarra'. Egilea: Jon Cadierno (Zumarraga - Gipuzkoa). Ikastetxea: Urretxuko Jose Maria Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Itziar Agirre.

Hirugarren saria: 'Limaren azala'. Egilea: Iraitz Ugalde (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Koldo Mitxelena Institutua.

Maila honetan, epaimahaikoak honako lanok argitaratzeko gomendioa emon dau:

  • 'Kruasana bai, mesedez'. Egilea: Izar Azpiroz (Oiartzun - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Oiartzo Batxilergo Ikastola. Laguntzailea: Aizpea Aizpurua.
  • 'Harrapatuta'. Egilea: Iraitz Ugalde (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Koldo Mitxelena Institutua.


Olerki arloan

Lehenengo saria: 'Tanta bat'. Egilea: Maialen Badiola (Eibar - Gipuzkoa). Ikastetxea: Eibarko Probidentzia Andra Mari Ikastetxea (Aldatze). Laguntzaileak: Joseba Epelde / Zorione Cerrón.

Bigarren saria: 'Heldu da eguna'. Egilea: Unai Lires (Ondarroa - Bizkaia). Ikastetxea: Txomin Agirre Ikastola. Laguntzailea: Itsasne Murillo.

Hirugarren saria: 'Nitaz oroituko zarea?'. Egilea: Mailen Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu