Manu Leginetxek eta Pello Añorgak irabazi dabe Euskadi Literatura Saria

Bizkaie! 2008-10-28 14:15   sariak-autortzak

Gaztelaniazko saria Manu Leginetxe (Arratzu, 1941) kazetariak irabazi dau, 'El club de los faltos de cariño' liburuari esker. Bestetik, haur eta gazte literaturako saria Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) irabazi dau, 'Jenio Gaiztoa' eleberriari esker.

Gaztelaniazko saria Manu Leginetxe (Arratzu, 1941) kazetariak irabazi dau, 'El club de los faltos de cariño' liburuari esker. Bestetik, haur eta gazte literaturako saria Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) irabazi dau, 'Jenio Gaiztoa' eleberriari esker.

Manuel Leguinetxe bidaiari eta gerra-erreportari ezagunak bizitzako esperientziakaz hornidu ditu liburuko orrialdeak; maitasun-beharrean diran klubeko kideak, berrogei urtez baino gehiago, Manuel Leguineche bera, Jesus Rodrigo jakintsua, Muki katemea eta Toribio ahatea dira. Lagunarte bikain hori da testu sailkaezin honen abiapuntua eta bizi-arnasa. Mosaiko baten itxurapean antolatutako kontakizuna. Oroitzapen-liburua da, pasadizoak eta aipuak jasoten dituana.

'Jenio Gaiztoa' eleberriari dagokionean, istorioa sinplea izan arren, argumentuak trama sakona ezkutatzen dau epaimahaiaren arabera eta narrazinoaren garapena ezin hobeto egituratuta dago. Añorgaren liburuak gai sakona dakar eta egileak irakurlearen barruraino heltzen jakin izan dau; era berean, narrazinoaren izaera dialogikoak irakurketa anitzak egitea ahalbidetzen dau, epaihamaiaren eretxiz. Gurasoakaz hondartzara egun pasa joandako neskato batek olatu bategaz bizitako gorabeherak kontetan ditu Añorgak. Jokin Mitxelenarenak dira ilustrazinoak.

Istorio hunkigarri honetan, emozinoak ekintzaren erritmoan kateatzen dira, olatuen erritmoan, eta uhinen joan-etorriek hainbat gogoeta ekartzen deutsiez Lola protagonista txikiari, itsasoa lagun. Errepikapen bakotxak zirrarak eta jakin-mina sortzen ditu irakurlearengan eta emozinoa pausoz pauso areagotuz doa une dramatiko gorenera heldu arte.

Edukia eta formearen arteko buztarketari dagokionean, idazleak imajinario xume baina sendo bat eregiten dau itsasoaren eta neskatoaren inguruan (olatuakaz jolastea, harriak eta makilak botaz itsasoa desafietea, zezen zitalaren metaforea). Formalki, egileak idazketarako aukeratzen dituan berba jokoek, errepikapenek eta ahozko kontagintzearen tradizinotik jasotako teknika erabat egokiek 'Jenio gaiztoa' irakurteko, kontetako eta gogoan gordeteko istorio aparta bihurtzen dabe.

Beste alde batetik, euskerazko literaturako Euskadi Sarien inguruan eztabaidea sortu da aurten be; Eider Rodriguez, Uxue Alberdi eta Koldo Izagirre idazleek finalista izateari uko egin deutse Eusko Jaurlaritzeak antolatzen dauen sariketearen erispide eta antolaketeagaz ez datozelako bat.

Edozelan be, euskerazko eta itzulpengintzako Euskadi Sariak datorren astean emongo dira jakitera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu