Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ da 2007ko Beterriko Liburua
2008-05-20 11:27 sariak-autortzakJokin Muñozek bere liburua irakurria izan dala jakitean sentidu duen poza adierazo gura izan dau: ‘poz handia da niretzat liburua irakurri dala jakitea, testuak, berbak, ez baitira ezer irakurlerik barik. Sari honek erakusten dau antzara bizirik dagoala, bidean dagoala’.
Jokin Muñozek idatzi eta Alberdania argitaletxeak plazaratutako ‘Antzararen bidea’ eleberria da 2007ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena irabazi dauen obra, sortu barri dan 111 Akademiak holan erabagita. Astegoienean egin dau Manuel Larramendi Kultur Bazkunak saria ezagutzera emoteko ekitaldia Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta Jokin Muñozek obra sarituaren larruz enkuadernautako ale bat jaso dau Larramendi Bazkuneko lehendakari Jon Unanueren eskutik.
Idazle saritua eta Bazkuneko lehendakariagaz batera, ekitaldian izan dira Eloi Egibar, 111 Akademiako behin behineko akademiaburua, Joseba Lozano, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazinoetan Euskerea Normalizetako zuzendaria eta Estibalitz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskerearen Normalkuntzarako zuzendaria. Joseba Lozanok 111 Akademiaren lana azpimarratu nahi izan dau bere hitzaldian, eta Estibalitz Alkortak Jokin Muñoz zoriondu eta bere eleberria goraipatu dau.
Horreen ostean, Larramendi Bazkuneko lehendakari Jon Unanuek aukeraketa prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu. Aurten, lehen aldiz, igaz sortutako 111 Akademiak izentau dau Beterriko Liburua. Euskal Herri osoko 98 irakurlek osotzen dabe une honetan 111 Akademia, eta boto bidez egin dabe aukeraketa prozesua. Aurten hiru botazino txanda egin dira, lehenengo bietan ez baita egon obrarik saritua izentetako behar ainako boto portzentajerik jaso dauenik. Azken botazinora Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ eleberria eta Uxue Alberdiren ‘Aulki bat elurretan’ ipuin bildumea heldu dira, eta azken emoitzea ondokoa izan da: ‘Antzararen bidea’ 43 boto, eta ‘Aulki bat elurretan’ 8 boto. Beraz, 111 Akademiako irakurleek Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ aukeratu dabe 2007ko Beterriko Liburu.
Jokin Muñozek bere liburua irakurria izan dala jakitean sentidu duen poza adierazo gura izan dau: ‘poz handia da niretzat liburua irakurri dala jakitea, testuak, berbak, ez baitira ezer irakurlerik barik. Sari honek erakusten dau antzara bizirik dagoala, bidean dagoala’.
111 Akademiaren I. Batzarra
Sari banaketa ekitaldiaren aurretik, 111 Akademiak bere I. Batzarra egin eban. Bertan, besteak beste, 2008 urterako lan egitaraua zehaztu eben. 111 Akademia 2007ko apirilean sortueban Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, euskal irakurleari euskal literaturgintzan protagonismo handiagoa emon guran. Sortzez dauen egitekoa urtero Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena aukeratu eta emotea da, baina horrezaz gan, epe laburrean beste hainbat egiteko be hartuko ditu beregan, besteak beste, Beterriko Liburua aldizkariaren erredakzino batzordea osotzea edo 111 aldizkaria martxan jartea.
Horrezaz gan, akademiako arduradunek 111 Akademiaren webgune barria aurkeztu deutse akademiakideei (www.111akademia.com). Webgune hau izango da aurrerantzean akademiakideen lan tresna nagusia, baina horrezaz gan, euskal literaturzale guztien interesekoa izan daitekeen informazinoa be jasoten dau, azken horreen atari be izan nahi dau-eta webguneak.
Gaur egun, 111 Akademia Euskal Herri osoko 99 irakurlek osotzen dabe, eta helburua, irakurle kopuru hori, gitxienez 111raino igotea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!