‘Un enemigo del pueblo’, ‘Pequeños Paraisos’ eta Marat-Sade Max sarietan irabazle

Bizkaie! 2008-02-05 11:36   sariak-autortzak

'Un enemigo del pueblo', 'Pequeños Paraisos' eta 'Marat-Sade' produkzinoak izan dira bart Sevillan, Lope de Vega Antzokian, banatu diran XI. Max Sarietako irabazle nagusiak, bakotxak hiru sari eskuratuta.

'Un enemigo del pueblo', 'Pequeños Paraisos' eta 'Marat-Sade' produkzinoak izan dira bart Sevillan, Lope de Vega Antzokian, banatu diran XI. Max Sarietako irabazle nagusiak, bakotxak hiru sari eskuratuta.

'Un enemigo del pueblo' lanak Musika Konposizino Onenaren Saria -Luis Delgado-, Antzerki Obra baten Adaptazino Onenaren Saria eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria -Francesc Orella- jaso ditu.

'Pequeños Paraisos' lanak, barriz, Haur Ikuskizun Onenaren Saria, Figurista Onenarena - Elisa Sanz- eta Eszenografia Onenarena jaso ditu.

'Marat-Sade'-k Antzerki Obra Onenaren Saria, Eszena Zuzendari Onenaren Saria -Andres Lima- eta Enpresa edo Produktore Pribatu Onenaren Saria jaso ditu. Azken hori jasotera Alberto San Juan, Joseba Gil Aldama eta Andres Lima igon dira.

Sarituak

Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren saria, Francesc Orellarentzat izan da 'Un enemigo del pueblo' obran egiten dauen lanagaitik.

Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren saria Vicky Peñarentzat izan da, 'Homebody/Kabul' obran egiten dauen lanagaitik.

Taldeko Emakumezko zein Gizonezko Onenaren sariak Gloria Muñozentzat eta Carles Canutentzat izan dira 'Plataforma' obran egindako lanagaitik.

Antzerki Musikal Ikuskizun Onenaren Max Saria Madrilgo Antzerki Espainiarraren 'Ascenso y caída de la ciudad de Mahagonny' lanarentzat izan da.

Dantza Ikuskizun Onenarena Erre que erre-ren 'Escupir en el tiempo'-rentzat eta Antzerki Ikuskizun Onenarena Animalarioren 'Marat-Sade'- rentzat.

Horrezaz gan, Andres Limak Eszena Zuzendari Onenaren Saria jaso dau 'Marat-Sade'-gaitik.

Koreografia Onenaren Saria Blanca Lik jaso dau flamenkoa eta hip-hopa buztartzen dituan 'Poeta en Nueva York' ikuskizunagaitik.

Dantzako Emakumezko Interpretazio Onenaren Saria Mar Gomezek jaso dau 'Dios Menguante'-gatik eta kategoria horretan, Gizonezkoen Saria Juan Jose Jaen El Junco-k irabazi dau 'Romancero Gitano' Andaluziako Ballet Flamenkoan egiten dauen lanagaitik.

Ikuskizun Eszeniko baten Konposizio Musikal Onenaren Saria Luis Delgadok jaso dau, 'Un enemigo del pueblo'-gaitik.

Zuzendari Musikal Onenaren Saria, barriz, Manuel Gasentzat izan da, 'Ascenso y caída de la ciudad de Mahagonny' lanagaitik.

Antzerki Obra baten Moldaketa Onenaren Max Saria Juan Mayorgarentzat izan da, 'Un enemigo del pueblo'-gaitik.

Euskarazko, Galegozko eta Katalan edo Valentziarrezko Egile Onenen Sariak, barriz, ondokoentzat izan dira hurranez hurran: Maite Agirre, Ines Martinez de Iturrate y Santiago Ortegarenzat 'Haur Kabareta'-gatik; Xoxe Manuel Pazos Varela, Candido Pazo Gonzalez, Suso de Toro, Anxos Sumai eta Sonia Delgadorentzat 'Emigrados' lanagaitik; eta Toni Martin eta Carme Portacelirentzat 'Fairy'-gaitik.

Gaztelaniazko Egile Onenaren Saria Juan Mayorgak irabazi dau 'El chico de la última fila' lanagaitik.

Haur Ikuskizun Onenaren Max Saria, barriz, Aracaladanzaren 'Pequeños paraisos'-entzat izan da.

Arte Eszenikoen Sari Hispanoamerikarra Portugalgo Espresio Iberikoaren Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak jaso dau eta Arte Eszenikoen Enpresa edo Ekoizle Pribatu Onenaren Saria Animalariorentzat izan da, 'Marat-Sade'-gaitik.

Ohorezko Max Saria, barriz, Victor Ullateri emon deutsie.

Galan emondako beste bi sari nagusi, Kritikearena, Primer Acto Antzerki aldizkariak jaso dauena eta Joera Barrien Max Saria izan dira. Azken hori Caos Editorialek jaso dau, 2000an Placido Rodriguezek sortua.

Azken buruan, sari teknikoei jagokenez, Xavi Clotek Argiztaketa Diseinu Onenaren Saria jaso dau 'Plataforma'-gaitik eta Elisa Sanzek Eszenografia Onenaren Saria eta Figurinista Onenaren Saria jaso ditu, 'Pequeños Paraisos'-egaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu