Labayru eta Bilboko euskaltegiak omendu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2012-12-03 01:00   sariak-autortzak

Labayru Ikastegiak eta Bilboko euskaltegiek Bilboko Udalaren omenaldia jaso eben abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Urtero lez, harrera-ekitaldia izan zan udaletxean bertan.

Labayru Ikastegiak eta Bilboko euskaltegiek Bilboko Udalaren omenaldia jaso eben abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Urtero lez, harrera-ekitaldia izan zan udaletxean, Arabiar aretoa izenekoan.

Euskeraren alde lan egiten daben kolektiboak omendu gura izan ditu Bilboko Udalak, eta uriko euskaltegiek eta Labayruk hartu dabe saria. Zortzi erakundetako ordezkariak izan ziran ekitaldian, Labayru Ikastegia, AEK, Elkarlan, Ulibarri, Euskal Irakaslegoa, Bai&By, Mikelats eta Mondragon Lingua.

Juan Mateo Zabala euskaltegiko Juan Carlos Murillok, ganerako guztien izenean, euskerearen eguna egunero dala gogoratu eban, aurtengo lemeagaz bat eginda. Euskalduntze-alfabetzearen hasieretan ibilitakoak, euskaltegietako irakasleak, eta batez be ikasleak izan zituan gogoan.

Erantzunak

Aitor Munabe 2012-12-05 19:33 Erantzuna | #1

Omendu beharrekoak dira Labayru edo Zabala bezalako euskaltegietako irakasleak, 4 xoxen truke egiten duten lanagaitik eta sartzen dituezan orduengaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu