Nestor Basterretxeak EHUren Zilarrezko Saria jaso dau
2008-05-06 12:45 sariak-autortzakBasterretxeak 'hunkituta' jaso dau saria. Azaldu dauenez, ez dau unibersidadean lizentziatura bat ikasteko aukerarik izan eta orain unibersidadeak berak emon deutso saria.
Nestor Basterretxea eskultore bermeotarrak Euskal Herriko Unibersidadearen Zilarrezko Saria jaso dau Leioako Arte Eder Fakultatean egindako omenaldian.
Basterretxeak 'hunkituta' jaso dau saria. Azaldu dauenez, ez dau unibersidadean lizentziatura bat ikasteko aukerarik izan eta orain unibersidadeak berak emon deutso saria.
1924an jaioa, gaur, maiatzak 6, beteten ditu 84 urte eskultore bermeotarrak. Equipo 57 (1957) taldearen sortzaileetako bat izan zan Jaun Cuencagaz, Ibarrolagaz eta Oteizagaz batera.
Konstruktibismoan sartzen dira Basterretxearen lehenengo lanak; 1972tik aurrera, barriz, espresionismo abstrakturako bidea hartu eban. Zeramikea, tapizgintzea, diseinu industriala, argazkilaritzea eta zinemagintzea be jorratu ditu. Azken horretan aitagarria da Ama Lur filma. Era berean, Euskal Kosmogonia Bilduma be azpimarratzeko moduko lana da, izan be, Euskal Herriko ikonografia mitologikoan mugarri izan zan Basterretxearen lan hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!