Kirmen Uribek Pen Cluben saria jaso dau New Yorken

Bizkaie! 2008-05-21 14:36   sariak-autortzak

Pen American Centerrek, munduko literatur erakunde zaharrenak (www.pen.org) 2008ko 11 literatur sariak (PEN Literary Awards 2008) banatu ditu, tartean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanen itzulpenetakoak.

Pen American Centerrek, munduko literatur erakunde zaharrenak (www.pen.org) 2008ko 11 literatur sariak (PEN Literary Awards 2008) banatu ditu, tartean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanen itzulpenetakoak. Sari banaketa ekitaldia New Yorkeko Lincoln Centerreko Walter Reade Theatre ezagunean izan da.

AEBetan Graywolf argitaletxeak argitaratu eban igaz ‘Meanwhile Take My Hand’ (Bitartean heldu eskutik, Susa 2001). Euskeratik ingelesera Elizabeth Macklinek (www.elizabethmacklin.net) itzulitako olerki liburua itzulpen mailan finalisten artean gelditu da.

Hau urte osoan egindako lanaren gailurra da baina zaparradea udabarrian egindako aurkezpenagaz hasi zan, ondoren AEBetako bederatzi Estadutan ibili ginan, Stanforden eta beste unibersidade batzuetan… Gero kritikak heldu ziran, eta azkenean sari hau’, azaldu dau Uribek.

Ondarroako idazlearen hainbat olerki AEBetan kaleratu barri daben Europako poeta gazteen ‘New European poets’ bilduman be irakur daitekez.

‘Los Angeles Times-en, Washington Post-en edo Harvard ReviewHarvardeko Unibersidadeko aldizkarian kritika bat agertzeak ate asko zabaltzen ditu’, autortu dau idazleak.

Kontuak kontu, Kirmen Uribe ondarrutarrak datorren udagoienean kaleratuko dau eleberri barria, Bilbon hasi eta New Yorken amaituko dan istorioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu