Jon Kortazar: 'berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti'

Bizkaie! 2009-12-02 14:42   sariak-autortzak

Jon Kortazarrek eskerrak emonaz hasi dau berbaldia baina eskerrona adierazoteaz gan, harago joan da eta aurretik saria jaso dabenak gogoan hartu ditu. 'Nire lana euskal literatureari argia emotea izan da eta berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti, egilea eta irakurlea alkartu ezean, berbak airean galtzen baitira'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jon Kortazarrek jasoko dau Lauaxeta Saria'09

Bizkaie! 2009-11-19 17:18   sariak-autortzak

Bizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar mundakarrari emon deutso 2009ko Lauaxeta Saria. Idazleak ibilbide luzea dauka idazle, saiogile eta literaturako kritikari legez; ganera, lan handia eginda dauka UPV-EHUko Euskal Literaturako katedradun moduan, eta Europa eta Amerikako zenbait unibersidadetan irakasle lanetan ibili izan da.

Luisa Etxenikerentzat Gaztelaniazko Euskadi Literatura saria

Bizkaie! 2009-11-03 13:58   sariak-autortzak

Luisa Etxenikeren 'El angulo ciego' (Bruguera) eleberriak irabazi dau aho batez gaztelaniazko Euskadi Literatura saria, Ruben Ruizek haur eta gazte literaturakoa eta Elena Odriozolak, barriz, ilustrazinokoa.

Xabier Letek jaso dau Euskadi Literatura saria

Bizkaie! 2009-10-27 14:11   sariak-autortzak

Letek Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanagaz irabazi dau saria, euskerazko literatura modalidadean. Lanaren klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskursiboa goraipatu ditu epaimahaiak.

Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoan, Fatima Pastor eta Asier Mendoza irabazle

Bizkaie! 2009-10-23 15:35   sariak-autortzak

Aurtengo sarian, barrikuntza legez, bi akzesit egon dira, hizkuntza-modalidade bakotxeko bana. Saridunak: Ainara Hormaetxea ('Madame' lanagaz), gaztelaniaren modalidadean eta Lourdes Unzueta ('Badator, badator, badatorrela otsoa' lanagaz), euskerearenean izan dira.

Omenaldia egingo deutso Getxok Jose Martin Elizondo antzerkigileari

Bizkaie! 2009-10-22 17:54   sariak-autortzak

Getxoko XXVII. Antzerki Jardunaldiak dirala eta, zapatuan, urriak 24, omenaldia egingo jako aurtengo zezeilean hildako José Martín Elizondo antzerkigileari. Hitzordua Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da, 20:00etatik aurrera.

Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso dau

Bizkaie! 2009-10-14 14:55   sariak-autortzak

Bilbao-New York-Bilbao liburuagaitik emon deutse saria. Estaduan ofiziala dan hizkuntza batean idatzitako lanik onena dala eretxita emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak 20.000 euroko sari hau.

Joxerra Garziak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria

Bizkaie! 2009-10-14 11:13   sariak-autortzak

Joxerra Garzia kazetari, idazle eta unibersidade-irakasleak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria. Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten daben personaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hau. Domina bat eta 12.100 euro jasoko ditu Garziak.

Fermin Leizaola Calvo etnografo eta ikerlariak jaso dau Gipuzkoako Foru Aldundiko I. Ondare Saria

Bizkaie! 2009-09-30 11:40   sariak-autortzak

Lehenengo aldiz emon dan Ondare Sariagaz, Gipuzkoan hainbat gizon eta emakumek lurraldean oparoa dan kultur ondarea balioan jarteko urtetan eginiko ahalegina eskertu nahi dau Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bilbok Miguel de Unamuno omendu dau bere jaiotzearen 145. urteurrenean

Bizkaie! 2009-09-29 15:43   sariak-autortzak

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarraren jaiotza gogoratu dau gaur; 145. urteurrenean, eguerdiko 12:00etan, urteroko omenaldirako eszenatoki bihurtu da Miguel de Unamuno plazea, eta lorak, ohorezko aurreskua eta Bilboko alkate Iñaki Azkunaren adierazpen instituzionala eskaini jakoz.

Igor Zalbidea bermeotarrak irabazi dau Bakioko XVI. Argazki Lehiaketea

Bizkaie! 2009-09-15 18:35   sariak-autortzak

Parte hartu daben lan guztiek Bakioren inguruko zeozer islatu behar eben euren argazkietan. Epaimahaiak irabazletzat jotako hirurak gehi aurkeztutako lan guztiak Bakioko Kultur Etxean izango dira ikusgai datorren irailaren 30era arte, astelehenetik barikura, goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.

Uxue Apaolaza XII. Igartza Sariaren irabazlea

Bizkaie! 2009-09-11 12:04   sariak-autortzak

Uxue Apaolazaren 'Hiltzailea' nobela-proiektuak, egilearen berbetan, bilaketa intimo bat izan nahi dau thriller etxureagaz, kulpa sentimenduaren eta onartua izatearen beharraren inguruan.

Nuria Hernandez bilbotarrak irabazi dau Peru Abarka IV. Album Lehiaketea

Bizkaie! 2009-07-28 15:08   sariak-autortzak

Nuria Hernandez (Bilbo, 1974) da Peru Abarka IV. Album Lehiaketan aukeratutako ilustratzailea Xabier Mendigurenen Lurmentzean narrazinoarentzat. Liburuaren aurkezpena urriaren 24an egingo dabe, Liburutegien Nazinoarteko Egunean, Bilboko udaletxeko pleno aretoan, 12:30ean.

Jon Idigoras ermuarra da Manuel Balsa 'El Ruso' Lehiaketearen lehen saritua

Bizkaie! 2009-06-29 17:47   sariak-autortzak

Epaimahaiak, Balsa bertan izanik, 1.000 euroko saria Jon Idigoras ermuarraren akuarelak merezidu dauela erabaki dau. Pintore amateur honek bere pinturan trebetasun handiz erakutsi ditu Martzana kalean eguerdiko argiaren eta itzalen efektuak.

Sara Estevezentzat Euskal Kazetarien Alkartearen Euskal Kazetariak Saria'09

Bizkaie! 2009-06-29 15:44   sariak-autortzak

Euskal Kazetarien Alkarteak irratigintzan 38 urtetik gora egin dituan Sara Estevez kazetari beteranoa saritzea erabagi dau. Euskal Kazetariak Sariaren II. edizinoa da aurtengoa eta aitatu horreetan urteetan kaleko erreportari moduan zein estudioetan kazetaritzako arlo guztietan behar egin dau Estevez and.ak.

Olatz Simon EiTBko kazetariak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia

Bizkaie! 2009-06-29 11:46   sariak-autortzak

Simonek, saria hartukeran, ohorea bikotxa dala azaldu dau. Euskaldun barria da, eta euskeraz egindako lanagaitik saria jasoteak poztu egin dau kazetaria. 'Euskerea ez da nire ama hizkuntzea. Etxean inork ez ekien euskeraz'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ismail Kadare albaniarra, Letren Asturiasko Printzea Saria 2009

Bizkaie! 2009-06-24 15:20   sariak-autortzak

Ismail Kadare Albaniako idazleak irabazi dau aurten Letren Asturiasko Printzea Saria, Ceees Noteboom holandarrari, Antonio Tabucchi italiarrari eta Milan Kundera lako hautagaiei aurrea hartuta. Danetara, 25 nazinotako 31 hautagai izan dira aurten.

2009ko PEN Idazlumea Txomin Peillen euskal idazlearentzat

Bizkaie! 2009-06-11 11:00   sariak-autortzak

PEN Idazlumea ez da berez sari bat, Euskal PENek jentaurrean egiten dauen ekitaldia baino letren arloan egindako lana ezagutarazoteko asmoz. Nabarmendu nahi da berba librearen alde egindako lana, edo lan hori egiteagaitik sufridutako erasoak. Txomin Peilleni PEN Idazlumea gaur, bagilak 11, emongo jako Bilboko Liburu Azokearen barruan.

Pablo González de Langarikarentzat Urrezko Luma saria

Bizkaie! 2009-06-10 11:45   sariak-autortzak

Aurtengo udabarrian 30 urte bete dituan 'Zurgai' poesia aldizkariko zuzendari eta bihotz eta arimea dan Pablo González de Langarika bilbotarrak jaso dau gaur Urrezko Luma saria Bilbon, Liburu Azokearen barruan.

Javier Elzo soziologoa, Eusko Ikaskuntzako Humanitate Saria

Bizkaie! 2009-06-04 18:11   sariak-autortzak

Javier Elzo Imaz (Beasain, 1942) soziologoak irabazi dau aurtengo Eusko-Ikaskuntza - Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura eta Arte Saria ikerketa eta hezkuntza alorretan izan dauen jarduereagaitik eta alkarbizitzearen baloreetan eta bakearen kulturan hezitzeko egin dauen lanagaitik.