Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoan, Fatima Pastor eta Asier Mendoza irabazle

Bizkaie! 2009-10-23 15:35   sariak-autortzak

Aurtengo sarian, barrikuntza legez, bi akzesit egon dira, hizkuntza-modalidade bakotxeko bana. Saridunak: Ainara Hormaetxea ('Madame' lanagaz), gaztelaniaren modalidadean eta Lourdes Unzueta ('Badator, badator, badatorrela otsoa' lanagaz), euskerearenean izan dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputadu Josune Ariztondok, Unai Elorriaga idazle euskaldun ezagunagaz eta Maria Eugenia Salaverri idazleagaz batera, 'BizkaIdatz Saria'-ren bigarren edizinoko saridunak jakinarazo ditue gaur Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegiko areto nagusian. Bertan izan da BFAko kultura zuzendari Jon Iñaki Zarraga be eta bera izan da epaimahai-burua epaimahai bietan. Gaztelaniaren kategorian, Fatima Pastorrek jaso dau garaikurra 'Su mejor obra' lanagaitik eta, euskerearen kategorian, Asier Mendozak, 'Prokofiev Plana' lanagaitik.

Aurtengo sarian, barrikuntza legez, bi akzesit egon dira, hizkuntza-modalidade bakotxeko bana. Saridunak: Ainara Hormaetxea ('Madame' lanagaz), gaztelaniaren modalidadean eta Lourdes Unzueta ('Badator, badator, badatorrela otsoa' lanagaz), euskerearenean izan dira. Saridunek, aurtengo edizinorako Iñigo Arostegik sortu dauen garaikurra jasoteaz gan, euren lanen 1.000 aleren argitalpena izango dabe sari legez. Liburuan, Unai Elorriagak eta Maria Eugenia Salaverrik hasitako kontakizunak eta akzesita jaso daben lanak dagoz irakurgai.

'BizkaIdatz Saria' literatur sari original honen bigarren edizinoa Bizkaiko Foru Aldundiak, Foru Liburutegia barriztau ondoren (2007. urtearen amaieran) garatutako ibilbide luzeko kultur programearen jarraipena da. Sariketearen berezitasuna honakoa da: idazle ezagun bik hasitako narrazino baten jarraipena egitea. Helburuak irakurteko ohiturea sustatzea, Foru Liburutegiaren azpiegituren balioa erakustea eta horreen erabilerea eta edukien ezagutza zabaltzea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu