Uxue Apaolaza XII. Igartza Sariaren irabazlea
2009-09-11 12:04 sariak-autortzakUxue Apaolazaren 'Hiltzailea' nobela-proiektuak, egilearen berbetan, bilaketa intimo bat izan nahi dau thriller etxureagaz, kulpa sentimenduaren eta onartua izatearen beharraren inguruan.
Uxue Apaolaza izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hamabi urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan hamalau proiektu aurkeztu dira, eta 'Hiltzailea' izeneko eleberri egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
Irabazlea, 6.000 euroko laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarzana, Uxue Apaolaza idazlea da. Apaolaza Hernanin jaio zan 1981ean, eta bi liburu kaleratu ditu orain arte: 'Umeek gezurra esaten dutenetik' ipuin-bildumea (Erein, 2005) eta 'Frantzisko Xabierkoa iheslaria' gaztetxuentzako biografia (Txertoa, 2008). Oraingo nobela-proiektuak, egilearen berbetan, bilaketa intimo bat izan nahi dau thriller etxureagaz, kulpa sentimenduaren eta onartua izatearen beharraren inguruan.
Igartza Sariaren aurreko irabazleak:
- Lehen urtean: Julen Gabiria: 'Connemara gure bihotzetan'.
- Bigarren urtean:
Xabier Etxeberria: 'Egun denak ez dira berdin'.
Jasone Osoro: 'Korapiloak' (akzesita).
- Hirugarren urtean: Fernando Morillo: 'Ortzadarra sutan'.
- Laugarren urtean: Unai Elorriaga: 'Van't Hoffen ilea'.
- Bosgarren urtean: Julen Gabiria: 'Han goitik itsasoa ikusten da'.
- Seigarren urtean: Asel Luzarraga: 'Karonte'.
- Zazpigarren urtean:
Karmele Jaio: 'Amaren eskuak'.
Peru Magdalena: 'Lile' (akzesita).
- Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: 'Aulki bat elurretan'.
- Bederatzigarren urtean: Jon Martin: 'Ero'.
- Hamargarren urtean:
Katixa Agirre: 'Habitat'.
Irati Jimenez: 'Nora ez dakizun hori' (akzesita).
- Hamaikagarren urtean: Eider Rodriguez: 'Katu jendea' (oraindino argitaratu barik).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!