Igor Zalbidea bermeotarrak irabazi dau Bakioko XVI. Argazki Lehiaketea
2009-09-15 18:35 sariak-autortzakParte hartu daben lan guztiek Bakioren inguruko zeozer islatu behar eben euren argazkietan. Epaimahaiak irabazletzat jotako hirurak gehi aurkeztutako lan guztiak Bakioko Kultur Etxean izango dira ikusgai datorren irailaren 30era arte, astelehenetik barikura, goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.
Bakioko Argazki Lehiaketearen 16. edizinoan aurkeztutako 63 lanen artean hiru onenak zeintzuk izan diran jakinarazo ditue honezkero. Lehenengo saria (600 eurokoa) Igor Zalbidea bermeotarrarentzat izan da 'Arrainak hegaz' lanari esker. Bigarren (500 eurogaz) Jose Ramon Irusta Castro Urdialestarra izan da 'Esculpido por el agua' obreari esker eta, azkenik, hirugarren saria (250 euro) Unai Momoitiok (Getxo) lortu dau 'Jugando con el mar' lanagaz.
Parte hartu daben lan guztiek Bakioren inguruko zeozer islatu behar eben euren argazkietan. Epaimahaiak irabazletzat jotako hirurak gehi aurkeztutako lan guztiak Bakioko Kultur Etxean izango dira ikusgai datorren irailaren 30era arte, astelehenetik barikura, goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!