Jon Idigoras ermuarra da Manuel Balsa 'El Ruso' Lehiaketearen lehen saritua

Bizkaie! 2009-06-29 17:47   sariak-autortzak

Epaimahaiak, Balsa bertan izanik, 1.000 euroko saria Jon Idigoras ermuarraren akuarelak merezidu dauela erabaki dau. Pintore amateur honek bere pinturan trebetasun handiz erakutsi ditu Martzana kalean eguerdiko argiaren eta itzalen efektuak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe sortutako Bilboko Artelan Berreginen Museoak aste honetan zehar Manuel Balsa 'El Ruso' I. Aire libreko Akuarela Lehiaketako lehen hiru pintura sarituak jarriko ditu ikusgai Museoko ganerako lanen artean. Pintura eta marrazketan Euskal Herrian dagoan maisurik prestigiotsuena bezela hartzen dan irakaslea omendu nahi izan dau instituzino honek txapelketa honegaz, orain dala mende erditik klaseak emoten dituana. Danetara, 1.750 euro banatu dira 5. Barrutiko akuarela onenen artean.

Epaimahaiak, Balsa bertan izanik, 1.000 euroko saria Jon Idigoras ermuarraren akuarelak merezidu dauela erabaki dau. Pintore amateur honek bere pinturan trebetasun handiz erakutsi ditu Martzana kalean eguerdiko argiaren eta itzalen efektuak. Bera metalurgikoa da ofizioz, 56 urte ditu eta orain 30 urte baino gehiagotik parte hartzen dau antolatzen diran pintura txapelketetan. Bostehun euroko bigarren saria José Carlos Diez-entzat izan da eta 250 euroko hirugarren saria, barriz, María Antonia Martínezek eroan dau. Bitxikeria legez aitatu, azken hau Museoan Balsak emoten dituan pintura ikastaroetako ikaslea izan dala eta San Anton Zubia izan dala txapelketan parte hartu daben gehienek (amateurrak guztiak) pintetako aukeratu daben irudia.

47 urtez, Manuel Balsaren ikastaroetatik ('El Ruso' goitizenez ezaguna 'gerrako umeea' izateagaitik) pasau diran ehundaka ikasleen artean, Arte Ederretako pintore, arkitekto eta irakasle ezagunetatik hasi eta ardura artistikoa daben ume, jubilatu zein etxekoandreak be izan dira. Urte honeetan guztietan zehar, Berreginen Museoak izan dauen eraldaketan parte aktiboa hartu dau irakasleak, eta horregaitik, harro sentiduten da. Orain Foru Aldundiak zein Udalak jentaurrean eskertu nahi deutse lau hau haren ohorez urte honetan zehar antolatutako ekintzakaz, berbarako, I. Aire libreko Akuarela Lehiaketa honegaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu