Joxerra Garziak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria

Bizkaie! 2009-10-14 11:13   sariak-autortzak

Joxerra Garzia kazetari, idazle eta unibersidade-irakasleak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria. Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten daben personaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hau. Domina bat eta 12.100 euro jasoko ditu Garziak.

Joxerra Garzia kazetari, idazle eta unibersidade-irakasleak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria. Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten daben personaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hau. Garziak Xabier Laka eskultorearen lan bat eta 12.100 euro jasoko ditu eta sari-banaketa ekitaldia abenduaren hasiera izango da.

Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskerearen normalizazinoaren alde arlo asko eta desbardinetan lan egin dau: komunikabideak, publizidadea, bertsolaritzea, irakaskuntzea...

Gazteen artean egin dauen lana goraipatu dabe epaimahaiko kideek eta, ganera, bere liburuetan 'lengoaia egokia erabilteko ahalegina' goraipatu dabe eta zelan azpimarratzen dauen momentu bakotxean egokiena erabilten jakin behar dala.

Euskerearen kalidadeari eusteko ahalegina goraipatu dau epaimahaiak eta 'espazio publikoetatik euskerearen erabilera egokia sustatzeko oinarriak' ezarri gura dituala.

Iñigo Fernandez Ostolaza publizisteak azaldu dauenez, Joxerra Gartzia 'maisua eta erreferentea da euskerazko eta kalidadeko publizidadea egin gura dabenentzat'.


Kazetari, idazle eta irakaslea

Joxerra Garziak (Legazpi, 1953) Bartzelonan egin zituan Filosofia eta Kazetaritza ikasketak. Alemanian amaitu zituan ikasketak eta Arrasateko eta Tolosako ikastoletan egin eban lan.

Komunikabideen arloan, Euskadi Irratian eta ETBn ibili zan eta Hitzetik Hortzera saioa zuzendu eban hainbat urtetan.

1994an hasi zan Euskal Herriko Unibersidadean eskolak emoten. 1999tik Ikus-entzunezko Komunikazino eta Publizidadean doktorea da.

Gazte eta haur literaturan hainbat lan kaleratu ditu. Lehenengo lana 'Malen labirinto madarikatuan' izan zan eta poesia lanak be izan dira tartean. Irabazi dituan sarien artean, 1992an Kritikaren Saria eskuratu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu