Ismail Kadare albaniarra, Letren Asturiasko Printzea Saria 2009
2009-06-24 15:20 sariak-autortzakIsmail Kadare Albaniako idazleak irabazi dau aurten Letren Asturiasko Printzea Saria, Ceees Noteboom holandarrari, Antonio Tabucchi italiarrari eta Milan Kundera lako hautagaiei aurrea hartuta. Danetara, 25 nazinotako 31 hautagai izan dira aurten.
Ismail Kadare Albaniako idazleak irabazi dau aurten Letren Asturiasko Printzea Saria, Ceees Noteboom holandarrari, Antonio Tabucchi italiarrari eta Milan Kundera lako hautagaiei aurrea hartuta. Danetara, 25 nazinotako 31 hautagai izan dira aurten.
Albaniako tradizioaren eta herri honen idiosinkrasiaren ikertzailea, XX. mendeko europear idazlerik handienetakoa da Kadare eta beronen liburuak 40 hizkuntza baino gehiagotan topau daitekez.
Epaimahaiak idazlearen sormen literarioaren edertasuna eta konpromiso sakona nabarmendu ditu. Sariaren aktara batu dabenez, 'Ismail Kadarek eguneroko hizkuntzaz baina lirismoz josita kontetan dau eten bako gerra giroa bizi dauen haren aberriaren tragedia, mito zaharrak berba barriakaz suspertuz, kontzientziaren zama dramatikoa ezin hobeto islatuz'.
Aurreko edizinoetan, José Hierro, Juan Rulfo, Ángel González, Mario Vargas Llosa, Camilo José Cela, Claudio Rodríguez, Carlos Fuentes, Francisco Umbral, Günter Grass, Augusto Monterroso, Doris Lessing, Arthur Miller, Susan Sontag, Paul Auster, Amos Oz eta igaz Margaret Atwoodek jaso dabe Letren Asturiasko Printzea Saria.
Ondokoak izan dira epaimahaikideak: Andrés Amorós, Luis María Anson, J. J. Armas Marcelo, Blanca Berasátegui, Pedro Casals, Juan Luis Cebrián, Antonio Colinas, Francisco Javier Fernández Vallina, Víctor García de la Concha, Laura García Lorca, José Luis García Martín, Pilar García Mouton, Olvido García Valdés, Emilio González Ferrín, Manuel Llorente Manchado, Rosa Navarro Durán, Berta Piñán, Fernando R. Lafuente, Fernando Sánchez Dragó eta Román Suárez Blanco.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!