Olatz Simon EiTBko kazetariak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia

Bizkaie! 2009-06-29 11:46   sariak-autortzak

Simonek, saria hartukeran, ohorea bikotxa dala azaldu dau. Euskaldun barria da, eta euskeraz egindako lanagaitik saria jasoteak poztu egin dau kazetaria. 'Euskerea ez da nire ama hizkuntzea. Etxean inork ez ekien euskeraz'.

EiTBko kazetari Olatz Simonek jaso dau aurten Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusia, 'Txinako gizartearen barri zorrotz eta ulerterraz emoteagaitik, topikoetatik harago, ikus-entzuleei Txinako gizartera hurreratzeko modu aberatsa eskainiz'.

Simonek, saria hartukeran, ohorea bikotxa dala azaldu dau. Euskaldun barria da, eta euskeraz egindako lanagaitik saria jasoteak poztu egin dau kazetaria. 'Euskerea ez da nire ama hizkuntzea. Etxean inork ez ekien euskeraz'.

Kazetari Barria saria Argia aldizkariko kazetari Gorka Bereziartuak jaso dau. Kazetariaren 'sena, kritikotasuna eta ausardia' txalotu ditu epaimahaiak. Saridunaren berbak honeek izan dira: 'sariak urte osoan barruan eroan dodan arantza bat atara deust'.

Euskadi Irratiko Kostaldeko trena saioko taldeari emon deutse Sari Berezia, kanten ganeko azalpenak eta istorioak batzen egindako lanagaitik. Iñigo Martinek hartu dau oroigarria.

Sariez gan, Ohorezko Aitamena Ttipi-Ttapa taldeak jaso dau. Urtarrilean emisinoa bertan behera itxi behar izan eban telebisteak, diru arazoak zirala eta. Joxe Manuel Irigoien zuzendariak eta Pello Apezetxea sortzaileak jaso dabe saria: 'sari honek aurrera segiduten lagunduko deusku'.

Sarien banaketa ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Ramon Etxezarreta izan ziran, besteak beste. Urgellen esanetan, euskal kazetaritzea 'kalidade onekoa' da: 'euskal herritar guztiek, batez be eremu erdaldunetan bizi diranek, aukerea dabe egunero kalidadezko euskereaz gozetako'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu