Sara Estevezentzat Euskal Kazetarien Alkartearen Euskal Kazetariak Saria'09

Bizkaie! 2009-06-29 15:44   sariak-autortzak

Euskal Kazetarien Alkarteak irratigintzan 38 urtetik gora egin dituan Sara Estevez kazetari beteranoa saritzea erabagi dau. Euskal Kazetariak Sariaren II. edizinoa da aurtengoa eta aitatu horreetan urteetan kaleko erreportari moduan zein estudioetan kazetaritzako arlo guztietan behar egin dau Estevez and.ak.

Euskal Kazetarien Alkarteak irratigintzan 38 urtetik gora egin dituan Sara Estevez kazetari beteranoa saritzea erabagi dau. Euskal Kazetariak Sariaren II. edizinoa da aurtengoa eta aitatu horreetan urteetan kaleko erreportari moduan zein estudioetan kazetaritzako arlo guztietan behar egin dau Estevez and.ak, baina kirol arloan egin dauen ibilbideagaitik da ezaguna.

Sara Estevez Radio Juventud irratian hasi zan beharrean, 1954ko urriaren 1ean eta bertan jubilau zan 1990eko zemendian. Sarak zintzotasuna eta loturarik eza izan ditu ardatz bere kazetaritza ibilbidean.

Sara Estevezek sari garrantzitsuak jaso ditu orain arte, besteak beste, Kirol Merituari Zilarrezko Domina (1970), Getxoko Arenas Clubaren Urrezko Ezaupidea (1984), Espainiako Futbol Federazinoaren Zilarrezko Plaka (1991), Athletic Clubaren Brontzezko Leoia (1991) eta Don Diegoren Estatua (1991).

Kontuak kontu, Euskal Kazetarien Alkarteak, gaur, bagilak 29, arratsaldeko 19:30etan, Bilboko Ercilla Hotelean hasiko dan ekitaldian emongo deutso saria, Nicolas Alba eskultorearen 'La maraton' obrea, hain zuzen be.

Saribanaketa-omenaldi ekitaldian, Amagoia Loroñok zuzentzen dauen Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak pieza batzuk eskainiko ditu.

Euskal Kazetariak Sariaren lehenengo edizinoan, Manu Leguineche izan zan saritua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu