2014ko CAF-Elhuyar sariak banatu ditue bart
2015-05-15 12:36 sariak-autortzakBart banatu ditue 2014ko zientzia-dibulgazinoko CAF-Elhuyar sariak, Zarauzko Photomuseum Argazki & Zinema museoan. Dibulgazino-artikuluen kategorian Gorka Azkune Galparsoro, Ostaizka Aizpurua Arrieta eta Estitxu Villamor Lomas izan dira sarituak. Kazetaritza-lanen arloan, barriz, Amaia Portugal Gonzalez. Azkenik, Julian Bereziartua Barrenetxeak jaso dau Elhuyar Fundazinoaren Merezimendu saria.
Bart banatu ditue 2014ko zientzia-dibulgazinoko CAF-Elhuyar sariak, Zarauzko Photomuseum Argazki & Zinema museoan. Dibulgazino-artikuluen kategorian Gorka Azkune Galparsoro, Ostaizka Aizpurua Arrieta eta Estitxu Villamor Lomas izan dira sarituak. Kazetaritza-lanen arloan, barriz, Amaia Portugal Gonzalez. Azkenik, Julian Bereziartua Barrenetxeak jaso dau Elhuyar Fundazinoaren Merezimendu saria.
Saridunak eta saritutako lanak
- Dibulgazino-artikulu orokorra: Garun txiki birtualak, Gorka Azkune Galparsoro.
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikulua: Arrantzale bihurtu zen ehiztari hegalariaren istorioa, Ostaizka Aizpurua Arrieta.
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikulua, aitamen berezia: Karga-garraiorik gabeko elektronika berria, Estitxu Villamor Lomas.
- Zientzia-kazetaritzaren arloko lana: Minimalismoa laborategian, Amaia Portugal Gonzalez (Berria egunkarian argitaratua).
- Merezimendu saria: Julian Bereziartua Barrenetxea.
Eman argia zure lanari
Zarauzko Photomuseum argazki eta zinema museoan izan da 2014ko CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia. Argiaren Nazinoarteko Urteagaz bat egin dau sariketearen azken edizinoak, eta, holan, Eman argia zure lanari hartu dau lelotzat. Hain zuzen be, argiak gidatu dau aurtengo ekitaldia: Ibn Al-Haytham jakintsua eta harek orain mila urte idatzitako Optikaren liburuak, MITn zientziaren argazkilari ibili zan Berenice Abbottek eta Xabi Erkiziaren argi-soinuek argitu dabe Zarauzko Photomuseum argazki eta zinema museoa, ekitaldiaren aurkezle Iñaki Leturiak saridunak ezagutzera emon ahala.
Saritzekorik ez Zientzia Gizartean sorkuntza-bekan
Beste kategorietan ez bezela, Zientzia Gizartean sorkuntza-bekara aurkeztu diran proiektuen kalidadea ez da izan aurreko edizinoetan ainakoa, eta ondorioz, bekea emon barik ixtea erabagi dau epaimahaiak. Proposamen gitxi aurkeztu dira, eta bakar batek be ez zituan epaimahaiak baloretan dituan erispide guztiak beteten, adierazo dabe. Horrenbestez, zalantza askoren ondoren, eta pena handiz, kategoria horretako saria emon barik ixtea erabagi dau Koldo Almandoz zinema-zuzendariak, Josu Rekalde EHUko Artea eta Teknologia Saileko zuzendariak eta Maria Gil Elhuyar Zientzia Unidadearen arduradunak osotutako epaimahaiak.
Halan da be, antolatzaileek momentua aprobetxau dabe sortzaileak animetako, datorren edizinoan aurkeztu deiezan proiektuak, bekeari esker bultzada polita jasoteko aukerea izango dabelako. Horren adibide da igaz bekea jasotako proiektua, Xabi Erkiziaren Idazkera isilak izenekoa. Erkiziak urte osoa emon dau lanean, eta lan horren emoitzea izan da erakusketea zabaltzea gaur bertan Zarauzko Arte eta Historia Museoan. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai, astegoienetan.
Merezimendu saria Julian Bereziartua medikuarentzat
Ekitaldia amaitzeko, Txema Pitarke Elhuyarreko lehendakariak Elhuyar Fundazinoaren Merezimendu saria emon deutso Julian Bereziartua Barrenetxea medikuari. Euskerearen normalizazinoan eta zientzia gizarteratzean egindako ibilbidea autortzen dau Elhuyarren Merezimendu sariak. Hain zuzen be, lan handia egindakoa da Bereziartua medikuntza arloan euskerea normalizetan, baita medikuntza arloaren dibulgazinoan be.
Azpeitiarra, medikua eta zirujaua, ibilbide profesional luze eta oparoa egin dau. Osakidetzan 44 urte egin ditu, eta medikuntza orokorreko konsulta propioa izan dau 73 urte bete arte. Ibilbide profesional luze horretan osasunari buruzko ezagutzak gaixoari (lanean) eta gizarteari (hedabideetan) euskeraz eta modu ulergarrian zabaltzen egindako ahaleginagaitik emon deutso Merezimendu Saria Elhuyarrek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!