Beñat Sarasola izan da irabazlea Santiago Onaindia Literatura Ikerketarako bekearen XIII. edizinoan

Bizkaie! 2013-10-24 12:18   sariak-autortzak

Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran izeneko proiektua aurkeztu dau irabazle subertau dan Beñat Sarasola Santamaria donostiarrak.

Esleituta dago Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoaren bidez eta Labayru Ikastegiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Santiago Onaindia idazlearen oroimenez, euskal literaturearen ikerketearen alorrean, bi urterik behin deitzen dauen Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoko saria. Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran izeneko proiektua aurkeztu dau irabazle subertau dan Beñat Sarasola Santamaria donostiarrak.

Euskal literaturearen alorreko ikerketea sustatzea dau helburu Santiago Onaindia euskal idazlearen omenez sortutako beka honek, eta 9.000 euroko saria dauka. Proiektua burutzeko epea 2014ko udagoienean amaituko da. Ondoren, eta beharrezko diran egokitzapenak egindakoan, 2015ean argitaratuko dau Labayru Ikastegiak Aita Santi Onaindia Beka izeneko bilduman.

Aurtengoa hamahirugarren edizinoa da, eta zazpi proiektu aurkeztu dira. Ametx erakundearen presidenteak eta euskal literaturearen alorrean adituak diran Igone Etxebarriak, Xabier Bovedak eta Asiert Bidartek osotu dabe epaimahaia.


Beñat Sarasola Santamaria

1984an jaio zan. Filosofian lizentziaturik dago EHUn eta Literaturearen Teorian eta Literatura Konparatuan Bartzelonako Unibersidadean. Hainbat graduondoko ikasketa eta master egin ditu literaturearen alorrean, eta aurkeztua dau doktoregorako tesia, izan be, lana defendidutea baino ez dau falta. Olerki liburuak argitaratu ditu (Kaxa Huts Bat eta Alea), bai eta literaturearen inguruko artikuluak eta kritikak be.

Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran

Lan honen hipotesi nagusia honakoa da: XX. mendean, eta batez be 36ko gerraren ondorenean, literatura aldizkariek funtsezko garrantzia izan eben euskal sistema literario modernoaren osaeran, eta gaur egun gure literaturearen erdigune dan belaunaldiarentzat (40ko eta 50eko hamarkadetan jaioak) ezinbesteko bitarteko eta heziketa literarioa izan ziran.

Lan honen helburua bikotxa da. Alde batetik, literatura aldizkarien azterketa sistemikoa egingo da, euskal literatur esparrua ikertuz. Bestetik, literatura aldizkari horreen azterketa testual-estetiko bat egingo da.

Erantzunak

Iñaki 2013-10-24 14:23 Erantzuna | #1

Asier Bidart literaturan aditua bada, ni muskuilu bat naiz eskabetxetan. Zorionak, Beñat!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu