Ibon Sarasola euskaltzaina omendu dabe gaur Donostian
2015-03-13 14:51 sariak-autortzakEHUko irakasle eta euskaltzain oso Ibon Sarasolari omenaldia egin deutsie gaur lagunek eta irakaskideek, EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan. Ekitaldia 11:00etan hasi da, eta han izan ditu alboan, besteak beste, Pello Salaburu, Miren Azkarate, Blanca Urgell eta Josu Landa.
'Aurretik, ondoren' album ilustratua saritu dabe Bolognako Liburu azokan
2015-02-19 17:12 sariak-autortzakTtarttalo argitaletxeak igaz euskaratu eta kaleratu eban Anne-Margot Ramsteinen eta Matthias Areguiren Aurretik, ondoren album ilustratua saritua izan da Bolognako Liburu Azokan.
Joana Heviak eta Nerea Gilek irabazi dabe EHUko Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketea
2015-02-13 11:46 sariak-autortzakJoana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.
Teknopolis, Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazle
2015-02-03 14:01 sariak-autortzakTeknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu ditue epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen 15 urteko ibilbidea, eta, bestetik, I+G+Bn egiten dan lana gizarteratzeko egiten dauen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean.
Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranbururen omenezko hilbarri-txostenak irakurri ditue Bilbon
2015-02-02 11:45 sariak-autortzakBarikuan, urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak osoko bilkurea egin eban Bilbon, Akademiaren egoitzan, Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu omentzeko. Manu Ruiz Urrestarazu, Luis Baraiazarra eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak leidu zituen hilbarri-txostenak.
Bernardo Atxagaren Xolaren abenturen ingelesezko edizinoak Marsh saria irabazi dau
2015-01-29 09:45 sariak-autortzakBernardo Atxagaren Xola txakurraren abenturen ingelesezko edizinoak (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh saria irabazi dau, itzulitako ume eta gazte literaturaren alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan legez, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak Mikel Valverderenak dira,
Alkartasuna, kulturea, enpresa-arrakastea eta sormen artistikoa protagonista Sabino Arana Sarien XXVI. aldian
2015-01-26 10:37 sariak-autortzakJoaquín Achúcarro pianistea, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresea, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emoileen Alkartea eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa (Sokatirea) izan dira autortuak.
Koldo Mitxelena sariak jaso ditue UPV/EHUko bost doktorek
2015-01-16 13:25 sariak-autortzakEuskerazko Tesien IV. Koldo Mitxelena sariak gaur goizean jaso ditue Ostaizka Aizpuruak, Igor Ayestak, Oihane Jakak, Urtzi Ruiz de Azuak eta Ibon Egañak. Bi urterik behin deitzen diran sariok bost jakintza-arloetan banatzen dira UPV/EHUko ikerketea bultzatzeko: Zientziak; Injinerutzea eta Arkitekturea; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Artea eta Giza Zientziak.
Enrique Moreno Esquibel argazkilari bilbotarrak irabazi dau Foto Nikon 2014 saria
2015-01-15 11:51 sariak-autortzakIrailean, Bilbon egin zan Red Bull Cliff Diving izeneko txapelketan, La Salveko zubitik egindako erretratuak jaso dau kiroletako kategoriako Foto Nikon 2014 saria. Enrique Moreno Esquibel bilbotarraren argazkia ikusgarria da. 350 argazkilarik hartu dabe parte, eta danetara 1.200 erretratu izan dira lehian.
Odol Emoileak, Lince, Arantzazu Ametzaga, Euskadiko Herri Kirol Federazinoa eta Joaquin Atxukarro, 2014ko Sabino Arana sariak
2015-01-09 14:57 sariak-autortzakEuskal gizartearen alde egindako lanean nabarmendutako persona, alkarte edo erakundeei emoten deutsie Sabino Arana Fundazinoak sariak urtero. Hogeita seigarren edizino honetan, Arantzazu Ametzaga idazle eta liburuzaina, Euskadiko Odol Emoileen Alkartea, Lince-La Industrial Cerrajera enpresea, eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa-Sokatirea izan dira sarituak. Sari-emote ekitaldia hilaren 25ean izango da, Arriaga antzokian.
Murtziar batek irabazi dau EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketea
2014-12-23 09:57 sariak-autortzakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzeak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketako epaimahaiak erabagi dauenez, aurtengo edizinoko irabazlea Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) da sariduna, No me sirven en el electrobar lanagaitik.
Gaur Durangoko Azokea omenduko dau Korrikak
2014-12-07 14:59 sariak-autortzakOmenaldirako hitzordua gaur, domekea, abenduak 7an, izango da, arratsaldeko 20:30ean, Ahotsenea gunean. Beste hainbaten artean, Asier Amondo Korrika arduradunak eta Durangoko Azokako 8 guneetako ordezkariek parte hartuko dabe eta Korrika 19rako berariaz egindako Gu euskahaldunak gara dokumentala ikusteko aukerea izango da.
Erlearen argizaria eta eztena, Argizaiola sarian
2014-12-07 11:18 sariak-autortzakArgizaria erleek egiten dabe, eta erleen garrantzia ekarri dau gogora, bai gure planetearen ekologiarako, eta baita kultur tradizinoetan be, kasik etxekotzat hartzeraino. Baina, ez bakarrik euskal kulturan, mundu zabaleko kulturetan baino. Anbotoko andereak barkatuko deust blasfemia, baina mitologian be ez gara hain-hain originalak. Zer dogu guk originala euskaldunok? Hizkuntzea. Euskerea. Eta erleak eztena be badaukan modu berean, euskereari sarri emoten jakon tratua gaitzetsi dau.
Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian euskerazko lehenengo irratsaioa egin eben profesionalentzako
2014-12-02 14:46 sariak-autortzakEuskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak 2014ko Lauxeta Sariak banatu ditu Bibon, Foru Jauregian. Aurtengo sarituak lehenengo irratsaioa Bizkaian euskeraz egin eben profesionalak izan dira, Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguzkitza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeña.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sari nagusia ez eze, akzesita be irabazi dau Ekaitz Goienetxeak
2014-11-28 14:47 sariak-autortzakEkaitz Goienetxeak Olatuak hausten diren lekua lanagaz lortu dau euskerazko sari nagusia. Fernando Morillo idazle eta epaimahaiburuak azaldu dauenez, epaimahaiko kideak hunkitu egin gaitu errelatoak, ganera bizkaiera erreal eta bizian kontauta dago.
Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea
2014-11-28 10:18 sariak-autortzakBerriatuko Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik jaso ditue UPV/EHUko Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak emon deutsez sariak.
Bizkaian euskerazko irratiaren aitzindari izandakoek jasoko dabe 2014ko Lauaxeta Ohorezko Saria
2014-11-18 17:24 sariak-autortzakLehenengo irratsaioa Bizkaian euskeraz egin eben profesionalei emongo deutsie Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo Lauaxeta Ohorezko Saria, hain zuzen be, Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguzkitza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeñari. Sari-emotea Euskerearen Egunean izango da, abenduaren 3an.
Angela Figuera gogoratzeko poesia eta musika errezitaldia izango da gaur Bilbon
2014-10-30 10:07 sariak-autortzakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia eta musika errezitaldia antolatu dau eguenean, urriaren 30ean, Bidebarrietako liburutegian, Angela Figueraren eguna ospatzeko, poeta bilbotarra hil zanetik 30 urte beteten diran honetan, hain zuzen be. Errezitaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrerea librea izango da.
Harkaitz Canok irabazi dau Euskadi saria ume eta gazte literaturan
2014-10-29 14:31 sariak-autortzakMaite Gurrutxagak, Harkaitz Canok, Joseba Gabilondok eta Jon Juaristik irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak ilustrazino, ume eta gazte literatura, euskerazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera arloetan hurranez hurran.
Cecilia Roth aktore argentinarrarentzat Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria
2014-10-24 14:18 sariak-autortzakInterpretetako orduan erakutsitako askatasun eta heldutasuna nabarmendu dabe Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiko arduradunek. ZInebiren inaugurazino ekitaldian jasoko dau saria Cecilia Roth antzezle argentinarrak, zemendiaren 14an, Arriaga antzokian.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
»» 2015eko R. M. Azkue Literatura ...