Murtziar batek irabazi dau EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketea

Bizkaie! 2014-12-23 09:57   sariak-autortzak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzeak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketako epaimahaiak erabagi dauenez, aurtengo edizinoko irabazlea Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) da sariduna, No me sirven en el electrobar lanagaitik.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzeak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketako epaimahaiak erabagi dauenez, aurtengo edizinoko irabazlea Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) da sariduna, No me sirven en el electrobar lanagaitik.

EHUk jakinarazo dauenez, aurtengo edizinoan 137 lan aurkeztu dira, horreetatik sei baino ez euskeraz, eta Euskaditik nahiz Estaduko autonomia erkidego batzuetatik bialdu ditue. Horrezaz gan, gero eta gehiago dira Europako beste herrialdeetatik jasotakoak eta parte-hartzaile hegoamerikarren edo beste leku batzuetakoen kopuruari eutsi egin jako, berbarako, Jerusalemgoei.

Eric Fernández-Luna Martínez -Eric Luna lez sinatzen ditu bere lanak- Murtzian 1984an jaiotako autore gaztea da. Bibliotekonomia eta Dokumentazinoan diplomaduna da eta Idazketa Sortzailean Masterra dauka. Hainbat blog ditu eta horreetan idazten dau 2007tik. Beste literatur lehiaketa batzuetan be saritu dabe, besteak beste, 2011ko Creajoven lehiaketan, Ana María Aparicio Pardo ipuin lehiaketan eta Liceo Poético de Benidorm erakundearen sarian.

2013an, genero baltzeko eta pulp generoko ipuinen Negra, fría, dura y en tu boca izeneko liburua argitaratu eban. Gaur egun, Ía Gil irakasle eta gidoilariagaz batera antzezlan baten idazketan dabil buru-belarri.

Piedad Frías, Isabel Muguruza eta José Mª Vallejo izan dira lehiaketako epaimahaikideak eta Fantasiazko Ipuin Laburren Unibersidade Lehiaketako 800 euroak Eric Fernández-Luna Martínezek merezidu dituala ebatzi dau. Saritutako lanak EHUren jabegopean geldituko dira, saritutako azken ipuinak batzen dituan liburua argitaratzeko asmoagaz. Orain arte El Eco del Espejo, Cristales rotos eta Altos vuelos lanak argitaratu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu