Kirmen Uribek 2014ko Rosalia de Castro saria irabazi dau

Bizkaie! 2014-02-26 10:14   sariak-autortzak

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra saritu dabe Galiziako PEN Klubak antolatzen dituan Rosalia de Castro sarien hamargarren edizinoan. Galegoz idazten daben idazleez gan, literatura katalanean, portugesean eta euskaldunean nabarmendu diranak be saritzen ditue sariketa honetan, antolatzaileek adierazo dabenez.

Gernika BHIko Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2014-02-11 10:13   sariak-autortzak

Hiru kategoriatan banatu dira ikasleen lanak euren ikasturtearen arabera. Danetara, 375 ikasleren idazlanak, institutuaren erdia, gora behera: Batxilergoko 2. mailan (18 urteko ikasleak) 110 parte-hartzaile izan dira danetara; DBH 4. mailan (16 urtekoak) 98 ikaslek hartu dabe parte; eta DBH 2. mailan (14 urtekoak) 162 ikaslek hartu dabe parte.

Urtarrilaren 26an emongo ditue 2013ko Sabino Arana Sariak

Bizkaie! 2013-12-20 14:05   sariak-autortzak

Juan Maria Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazinoa, Cafés Baqué, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoa, Juan Eduardo Errazuriz Ossa eta Zumaiako Emakume Arraunlariak (Telmo Deun Arraun Elkartea) dira 2013ko Sabino Arana Fundazinoaren saridunak. Urtarrilaren 26an emongo ditue sariak, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etan.

Josu Zabaletak 2013ko Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2013-12-09 17:22   sariak-autortzak

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2013ko Itzulpengintzako Sari Nazionala emon deutso Josu Zabaleta itzultzaile legazpiarrari. 20.000 euroko saria jasoko dau Leonardo Sciascia, Paolo Pasolini, Margueritte Yourcenar eta Luigi Pirandelloren itzultzaileak.

Unai Baztarrika eta Jon Obeso, VI. Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren irabazleak

Bizkaie! 2013-12-09 14:45   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Areto Arabiarrean banatu ditue Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizinoko sariak. Unai Baztarrika Otegiren Arrakalak eta Jon Obeso Ruíz de Gordoaren Invención de la piel lanak izan dira irabazleak. Ekitaldian, Sabina De la Cruz Blas de Otero Fundazinoko presidentea eta poetearen alarguna izan da.

Ikasleen ordezkari izandakoak omenduko ditu EHUk Bilbon

Bizkaie! 2013-12-09 12:48   sariak-autortzak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleen ordezkari izandakoei eskainitako omenaldia egingo da gaur, abenduak 9, Bizkaia Aretoko Arriaga auditoriumean, Bilbon, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Hunkituta jaso dau Argizaiola Douglassek

Bizkaie! 2013-12-07 10:34   sariak-autortzak

Bart egindako Argizaiola sariaren ekitaldian, Negar asko egin dot hor jesarrita nengoala, eta oso emozionauta nago. William Anthony Douglassen lehen berbak izan dira, Argizaiola saria jasokeran esandakoak. Euskal Herrian egin dituan hainbat lagun igon dabe haren aurretik taula gainera, eta lagunen berbakaz hunkituta agertu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaleak alkarteak jaso dau aurten Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria

Bizkaie! 2013-12-04 10:32   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen ENE Sariaren aurtengo irabazlea Euskaltzaleak Buenos Airesko euskera eskolea izan da, euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.

Balendin Lasuenek jaso dau Ohorezko Lauaxeta Saria

Bizkaie! 2013-12-02 14:00   sariak-autortzak

Aurtengo edizinoan, Bizkaiko Foru Aldundiak Balendin Lasuen Solozabali (Zaldibar, 1924) emon deutso Lauaxeta Ohorezko Saria; Ricardo Arregi Díaz de Herediari Lauxeta Poesia Saria Bitan esan beharra lanagaitik eta Jabi Elortegiri Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria, Galerna lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ramon Barea aktore eta zuzendari bilbotarrarentzat Espainiako Antzerki Sari Nazionala

Bizkaie! 2013-11-27 10:28   sariak-autortzak

Antzerkigizon erabatekoa dala nabarmendu dau Espainiako Antzerki Sariko epaimahaiak. Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta produktore bilbotarrak proiektu ugaritan parte hartu dau, eta danetan konpromiso osoa erakutsi dau. 30.000 euro jasoko ditu.

Ana Etxaide omenduko dabe Nafarroako Unibersidadearen Euskal Katedrearen 50. urteurrenean

Bizkaie! 2013-11-26 10:38   sariak-autortzak

Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedreak 50 urte bete ditu aurten. Hori dala eta, hainbat ekitaldi egiten dabilz hilebete honetan. Amaiera ekitaldia zemendiaren 27an izango da. Egun horretan, urte askoan Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrearen zuzendaria izan zan Ana Etxaide irakasle eta ohorezko euskaltzaina omenduko dabe.

Elena Poniatowska idazle mexikarrak irabazi dau Espainiako Cervantes saria

Bizkaie! 2013-11-20 10:48   sariak-autortzak

Gaztelaniazko literaturako gaur egungo ahots garrantzitsuenetakoa dala nabarmendu dau Espainiako Cervantes sariko epaimahaiak. Elena Poniatowska idazle mexikarrak ez eban saririk espero, opari baten antzera jaso dau. Jasoko dituan 125.000 euroekaz bere fundazinoa martxan ipini gura dauela adierazo dau.

Pedro Miguel Etxenike honoris causa doktore izentau dau Madrilgo Unibersidade Konplutenseak

Bizkaie! 2013-11-08 09:27   sariak-autortzak

Etxenikek bere berbaldian nabarmendu dau sari honek partaide nazen erakundearen, Euskal Herriko Unibersidadearen, bikaintasuna saritzen dau. Esker bereziak emon deutsez taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. Persona-talde horri guztiari nire esker ona emon nahi deutsat, alkarregaz eregi dogunagaitik amaitu dau.

Martxan dira 2013ko R. M. Azkue Literatura Sariak

Bizkaie! 2013-10-31 10:32   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu barri dau. Idazle gazteei zuzendutako sariketa honek BBKren eta Akademia beraren babesa dauka. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.

Ramon Saizarbitoriak irabazi dau Euskadi Literatura Saria, 'Martutene' beharragaitik

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-29 14:43   sariak-autortzak

Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek jaso dabe itzulpen saria, Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak (Alberdania-Erein-Igela) euskeratzearren; Elena Odriozolak, ilustrazinoarena, Tropecista (Barbara Fiore) lanagaitik; eta Ramiro Pinillak, gaztelaniazko literaturearena, Aquella edad inolvidable (Tusquets) nobeleagaitik. Sari-emotea zemendiaren 19an izango da, Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Garazi Kamiok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2013-10-24 15:07   sariak-autortzak

Orube abandonatuak dau izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desbardinetan, hiru personaia bakartiren historia kontetan jaku nobela honetan. Epaimahaiak azpimarratu ditu testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.

Beñat Sarasola izan da irabazlea Santiago Onaindia Literatura Ikerketarako bekearen XIII. edizinoan

Bizkaie! 2013-10-24 12:18   sariak-autortzak

Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran izeneko proiektua aurkeztu dau irabazle subertau dan Beñat Sarasola Santamaria donostiarrak.

Euskadi Sariak, Jon Sudupe saiakeran eta Xabier Olaso ume eta gazte literaturan

Bizkaie! 2013-10-22 15:41   sariak-autortzak

Euskerazko eta gaztelaniazko saiakera eta ume eta gazte literatutako Euskadi Sarien barri emon dau Eusko Jaurlaritzeak. Jon Sudupek Oi Europa! lanagaitik irabazi dau saiakera saria, eta Xabier Olasok, Tximeletrak beharragaitik, gazte eta ume literaturarena.

Clara Sanchez idazle madrildarrak irabazi dau Planeta Saria, 'El cielo ha vuelto' lanagaitik

Bizkaie! 2013-10-16 15:15   sariak-autortzak

Espainiako Planeta Sari ezagunen irabazi dau Clara Sanchez idazle madrildarrak, El cielo ha vuelto lanagaitik. 601.000 euroko diru-saria jasoko dau 66. edizino honetako egilerik onenak. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa izandakoa finalistea izan da.

Alice Munro idazle kanadarra da 2013ko Literaturako Nobel sariduna

Bizkaie! 2013-10-10 17:50   sariak-autortzak

Alice Munro idazle kanadarrari emon deutsie 2013. urteko Literaturako Nobel Saria. Munro kontaketa labur garaikidearen ikur dala adierazo dau Akademia Suediarrak.