Garazi Kamiok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
2013-10-24 15:07 sariak-autortzakOrube abandonatuak dau izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desbardinetan, hiru personaia bakartiren historia kontetan jaku nobela honetan. Epaimahaiak azpimarratu ditu testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.
Garazi Kamioren proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan zana, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan. Orain arte, Joxean Agirreren Zwei Frauen (Bi emakume), Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak eta berehala aurkeztekoa dan Garbiñe Ubedaren Hobe isilik sortu dira laguntza honi esker.
Aurten, barriz, hogeita hamabost lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago, eta horreen artean Kamioren proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak.
Orube abandonatuak dau izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desbardinetan, hiru personaia bakartiren historia kontetan jaku nobela honetan. Epaimahaiak azpimarratu ditu testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.
Garazi Kamio Andoainen jaio zan 1979an. Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Irakasletza ikasia. Kazetari ibili izan da, besteak beste Sautrela saioan, eta gaur egun irakasle dabil. Beste norbaiten zapatak ipuin-liburua kaleratu eban 2012an Igartza sariari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!