Martxan dira 2013ko R. M. Azkue Literatura Sariak

Bizkaie! 2013-10-31 10:32   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu barri dau. Idazle gazteei zuzendutako sariketa honek BBKren eta Akademia beraren babesa dauka. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.

Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu barri dau. Idazle gazteei zuzendutako sariketa honek BBKren eta Akademia beraren babesa dauka. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.

Idazle handia izateko gaztetatik trebatu behar danez, R.Mª Azkue izeneko sariak antolatzen doguz, gure gazte eta gaztetxuak literaturara erakar teko. Seguru gagoz literatura-sortzaile gazteen ekarpenek mesede handia egingo deutsiela gure hizkuntzeari eta kultureari, adierazo dabe lehiaketearen antolatzaileak.

Urtero antolatzen daben sariketa honetan genero bi saritzen dira: narrazinoa eta olerkia. Eta genero bakotxak maila bi ditu; A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sariketara euskeraz idatzitako edozein narrazino edo olerki lan aurkeztu daitekez. Lan originalak eta inoiz argitaratu bakoak izan behar dira. Testuek gitxieneko luzerea euki behar dabe: narrazinoetan, A mailan, folio bi, eta B mailan, lau; olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko ditue, eta B mailan, 30 lerro.

Lanak helbide honetara bialdu behar dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Behar saritu guztiak argitaratu egingo dira, liburu batean. Epaimahaiak 2014. urteko zezeilaren 28a baino lehen iragarriko dau erabagia.

Sariketearen ganeko argibide gehiagoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu