Gernika BHIko Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak
2014-02-11 10:13 sariak-autortzakHiru kategoriatan banatu dira ikasleen lanak euren ikasturtearen arabera. Danetara, 375 ikasleren idazlanak, institutuaren erdia, gora behera: Batxilergoko 2. mailan (18 urteko ikasleak) 110 parte-hartzaile izan dira danetara; DBH 4. mailan (16 urtekoak) 98 ikaslek hartu dabe parte; eta DBH 2. mailan (14 urtekoak) 162 ikaslek hartu dabe parte.
Oraintsu Gernikako BHIko Literatura Lehiaketako sarien banaketea egin eben Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Bertan institutuko ikasle bertsolari eta ikasle musikarien jarduna izan zan, danon gozamenerako. Era berean, literatur lan batzuen ikus-entzunezkoa ikusteko aukerea be izan zan.
Hiru kategoriatan banatu dira ikasleen lanak euren ikasturtearen arabera. Danetara, 375 ikasleren idazlanak, institutuaren erdia, gora behera: Batxilergoko 2. mailan (18 urteko ikasleak) 110 parte-hartzaile izan dira danetara; DBH 4. mailan (16 urtekoak) 98 ikaslek hartu dabe parte; eta DBH 2. mailan (14 urtekoak) 162 ikaslek hartu dabe parte.
Institutuko hainbat irakaslek hartu dau parte mailaz mailako epaimahaiak antolatu eta irabazleen izenak erabagiteko. Epaimahaien esanetan, kalidade handikoak izan dira beste lehiaketa batzuetan aurkezteko modukoak.
Irabazleen artean, nabarmentzeko modukoa da A Kategorian (2. Batx., 18 urte) Koldo Gezuraga Seijido ikaslea lehenengo sariduna izan dala prosan eta poesian.
Programa hau Hizkuntzearen Normalizazinoa proiektuaren barruan sartzen da eta arrakasta handikoa izaten da institutuan.
Literatura lehiaketeagaz batera, Gabonetako Postal Lehiaketan izandako irabazleak be izan ziran ekitaldian sariak hartzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!