Unai Baztarrika eta Jon Obeso, VI. Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren irabazleak
2013-12-09 14:45 sariak-autortzakBilboko Udaleko Areto Arabiarrean banatu ditue Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizinoko sariak. Unai Baztarrika Otegiren Arrakalak eta Jon Obeso Ruíz de Gordoaren Invención de la piel lanak izan dira irabazleak. Ekitaldian, Sabina De la Cruz Blas de Otero Fundazinoko presidentea eta poetearen alarguna izan da.
Bilboko Udaleko Areto Arabiarrean banatu ditue Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizinoko sariak. Unai Baztarrika Otegiren Arrakalak eta Jon Obeso Ruíz de Gordoaren Invención de la piel lanak izan dira irabazleak. Ekitaldian, Iñaki Azkuna alkatea, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza zinegotzi eta epaimahaiko presidentea, eta Sabina De la Cruz Blas de Otero Fundazinoko presidentea eta poetearen alarguna izan dira.
Gaztelaniazko atalean, 443 lan jaso dira, eta euskeraz, 17, inoizkorik gehien. Nazinoarteko lehiaketearen epaimahaiak saria jasoteko aukeratu diran testuen kalidade maila handia, eta gai eta poesia estilo aniztasuna azpimarratu ditu.
Castillo Suárez, Miren Agur Meabe eta Jon Kortazar idazlelek osotu dabe epaimahaia. Unai Baztarrika Otegik (Beasain, 1982) idatzitako Arrakalak liburu aukeratu dabe aurkeztutako guztien artean. Hainbat urtean ahaztuta euki eban idazketea, harik eta Bergarako UNED-eko Idazle Eskolan izena emon eban arte. Azkue eta Urruzuno Sariak irabazi zituan eskola sasoian. Ez dau egundo libururik argitaratu, eta sari honi esker bere lehenengo lana argitaratzeko aukera izango dau.
Jon Obeso Ruíz de Gordoak, barriz, hainbat argitalpen ditu, besteak beste, Alimento para moscas (XVII. Lengua de Trapo Saria eta 2013ko Euskadi Literatur Sarien finalistea), Las edades del agua (Ciudad Ducal de Loeches Sariaren finalista, 2006) eta La pensión (Luis Mateo Díez IV. lehiaketearen lehen saria). Poéticas de Ixil (Euskal egileen poesiak gaztelaniaz) blogaren egilea. Irabazle bakotxak 6.600 euroko saria jasoko dau.
Igazko irabazleak Luis Garde Iriarteren Maizter arrotza eta Ana Pérez Cañamares idazle Las sumas y los restos izan ziran; lehenengoa, Erein etxeak kaleratu dau oraintsu, eta bigarrena, Devenirrek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!