Ikasleen ordezkari izandakoak omenduko ditu EHUk Bilbon

Bizkaie! 2013-12-09 12:48   sariak-autortzak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleen ordezkari izandakoei eskainitako omenaldia egingo da gaur, abenduak 9, Bizkaia Aretoko Arriaga auditoriumean, Bilbon, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleen ordezkari izandakoei eskainitako omenaldia egingo da gaur, abenduak 9, Bizkaia Aretoko Arriaga auditoriumean, Bilbon, arratsaldeko 17:00etan hasita. Ikasketak amaitu barri dituen eta Ikasleen Kontseilu, ikastegiko edo campuseko batzar, batzorde edo ikasleen ordezkaritzetan ibili diran gazteak izango dira omenduak.

EHUk jakinarazo dauenez, Ikasle, Enplegu eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzeak Ikasleen Kontseiluagaz batera antolatutako ekitaldian, ikasleen ordezkaritzarako eta parte hartzerako organo honeek daben garrantzia azpimarratu nahi da, eta, bide batez, persona horreek eginkizun horretan egin daben ahalegina eskertu.

Hiru campusetako unibersidade ikastegi desbardinetako 25 lagunek jasoko dabe omenaldia ekitaldian, eta han izango dira Iñaki Goirizelaia errektorea, Maite Zelaia Ikasle, Enplegu eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea, Fernando Etxegarai ikasleen zuzendaria eta Jon Ander de Ormaetxea Ikasleen Kontseiluko burua, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu