Hunkituta jaso dau Argizaiola Douglassek
2013-12-07 10:34 sariak-autortzakBart egindako Argizaiola sariaren ekitaldian, Negar asko egin dot hor jesarrita nengoala, eta oso emozionauta nago. William Anthony Douglassen lehen berbak izan dira, Argizaiola saria jasokeran esandakoak. Euskal Herrian egin dituan hainbat lagun igon dabe haren aurretik taula gainera, eta lagunen berbakaz hunkituta agertu da.
Bart egindako Argizaiola sariaren ekitaldian, Negar asko egin dot hor jesarrita nengoala, eta oso emozionauta nago. William Anthony Douglassen lehen berbak izan dira, Argizaiola saria jasokeran esandakoak. Euskal Herrian egin dituan hainbat lagun igon dabe haren aurretik taula gainera, eta lagunen berbakaz hunkituta agertu da.
Halan da be, umoretsu, Aupa Eskozia! esan dau, bere abizenagaitik txantxea eginez. Amaieran, gogoan izan ditu bere bi lagunmin izandakoak, Renoko Euskal Ikasketen Zentroan bidelagun izan dituanak; Eskaini nahi deutset saria, zentroan eta bizitzan kolaboratzaile izan dodazan Jon Bilbao eta Robert Laxalti.
Gauean Argi emonaldia antzezlan bategaz abiatu eben, Szenatokian (Arte Eszenikoen plazan). Gero, bizitza akademikoa gogoratu dabe eta euskal kulturara zelan hurreratu, zela interesa piztu eta zelan ikerketen munduan sartu zan. Lagunak igon eben taulara, bizitzan konpartidutako pasarte personalak kontetan eta maitasuna agertzera. Gerediagaren izenean Nerea Mujikak emon eutson saria azkenik. Emonaldian parte hartu eben: Zuzendaria: Josu Camara; aktoreak: Josu Camara, Ainhoa Alberdi + figuranteak; musikea: Mario Lerena (pianoa). Aurkezpen hitzak: M. Elustondo (bere biografoa). Douglassen lagunak: Bernardo Atxaga, Xabier Amuriza, Beatriz eta Matilde Goitiandia ahiztak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!