Josu Zabaletak 2013ko Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2013-12-09 17:22   sariak-autortzak

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2013ko Itzulpengintzako Sari Nazionala emon deutso Josu Zabaleta itzultzaile legazpiarrari. 20.000 euroko saria jasoko dau Leonardo Sciascia, Paolo Pasolini, Margueritte Yourcenar eta Luigi Pirandelloren itzultzaileak.

Euskerazko itzulpegintzan aitzindaria izan dala nabarmendu dau epaimahaiak, eta hezkuntza literarioak eta poetikoak sortu eta garatu ditu. Soledad Puertolas, Gonzalo Navaza Blanco, Nieves Paradela, Conrado Gomez Lopez, Esther Sanchez Pardo eta Francisco J. Uriz izan dira epaimahaikideak.

Literaturako izen handiak euskeratu ditu Zabaletak, besteak beste, Luigi Pirandello, Leonardo Sciascia, Francesco Petrarca, Antoine de Saint-Exupery, Honore de Balzac, Heinrich Boll, Machado de Assis, Karl Popper, Mark Twain eta Alphonse Daudet.

Zabaleta Senez itzulpegintza aldizkariko zuzendaria izan zan, eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen sortzaileetakoa da. Birritan jaso dau Euskadi saria: 2001ean, Guy de Maupassanten Fantasiazko ipuinak lanagaitik, eta, 2008an, Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak liburuagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu