Garbiñe Ubeda kazetariak Augustin Zubikarai XII. Saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-10-30 16:47   sariak-autortzak

Garbiñe Ubedaren Heldu den iragana izeneko proiektuak irabazi dau Augustin Zubikarai XII. nobela saria. Zapatuak, hilak 3, Ondarroako Kafe Antzokian egingo dan Itsasoa berbetan literatur galan, epaimahaiko kideak eta kazetari gipuzkoarra berak egitasmoaren barri emongo dabe.

Inazio Mujika Iraola, Xabier Olarra, Arantzazu Royo eta Iban Zaldua, Euskadi Sarien irabazleak

Bizkaie! 2012-10-30 13:11   sariak-autortzak

Inazio Mujika Iraolak saikerako saria jasoko dau, Xabier Lete: (Auto)Biografia lanagaitik. Itzulpengintza arlokoa Xabier Olarra eta Arantzazu Royorentzat izan da, Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina euskaratzearren.

Angela Figuera omenduko dabe urriaren 30ean Bilboko Bidebarrietan

Bizkaie! 2012-10-29 17:22   sariak-autortzak

Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko ekitaldia atonduko dau Bilboko Udalak urriaren 30ean, Bidebarrieta liburutegian. Orphenica Lyra musika taldeak poesia eta musika emonaldia eskainiko dau egilearen hainbat testugaz. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doban izango da, leku guztiak bete arte

Danele Sarriugartek irabazi dau Igartza saria

Bizkaie! 2012-09-14 10:46   sariak-autortzak

Epaimahaiak hamabi lanen artean egin behar izan dau aukeraketea, eta, azkenean, aho batez hartu dau Sarriugarteren Mamuak eleberri proiektua saritzeko erabagia. Kontuak kontu, 6.000 euroko diru laguntzinoa jasoko dau elgoibartarrak.

Jaso barri ditue Bizkaitar Argi dominak Gorabidek, Felix Goñi Urcelayk eta Gerra Zibileko bonbardaketen biktimek

Bizkaie! 2012-07-25 15:56   sariak-autortzak

Aintzatespen horren helburua da edozein gizarte-jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jokaereagaitik Bizkaia eta haren balioen sustapenerako lagundu daben persona fisika edo juridiko, entidade edo herritarren taldeak nabarmentzea.

Jon Landaburu EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako ohorezko kide izentauko dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2012-07-20 12:09   sariak-autortzak

Jon Landaburu Illaramendi hizkuntzalariak UPV/EHUKO Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrearen omenaldia jasoko dau gaur Bilbon. Egunotan Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak BizBAKen udako ikastaroan parte hartu dau Landaburuk.

Gerra Zibileko bonbardaketetako biktimak, Gorabide alkartea eta Felix Goñi katedraduna, 2012ko Bizkaitar Argiak

Bizkaie! 2012-07-17 18:05   sariak-autortzak

Gorabide alkartea, Felix Goñi Urcelay Biokimikako katedraduna eta Gerra Zibileko bonbardaketetako biktima zibilak izango dira 2012ko Bizkaitar Argia saridunak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.

Karlos Zurutuzak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia

Bizkaie! 2012-07-02 12:38   sariak-autortzak

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik.

Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau Gabriel Aresti XXIX. Ipuin Lehiaketaren euskerazko saria

Bizkaie! 2012-06-13 11:03   sariak-autortzak

Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) izan da euskerazko kategorian irabazlea, Berunezko iretargia quilates baporean kontakizunagaz, eta Mariano Quiros (Resistencia, Chaco, Argentina, 1979) izan da gaztelaniazko sariaren irabazlea, Cazador de tapires ipuinagaz. Bakotxak 4.100 euro eroango ditu.

Philiph Roth nobelagilea, 2012ko Letren Asturiasko Printzea saridun

Bizkaie! 2012-06-07 11:09   sariak-autortzak

Philip Roth AEBetako nobelagileak irabazi dau 2012ko Letren Asturiasko Printzea Saria. Haruki Murakami idazle japoniar ezaguna izan dau lehiakide azkenengo itzulian.

Joxe Azurmendirentzat aurtengo Eusko Ikaskuntza Saria

Bizkaie! 2012-06-06 18:48   sariak-autortzak

Joxe Azurmendi Otaegi idazle eta pentsalariari emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria. Azurmendi EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultadeko katedraduna da. Ibilbide osoari autortzea egiten deutso sariak.

Esther Ferrer, Sergio Prego eta Xabier Saenz de Gorbea, 2012ko Gure Artea saridunak

Bizkaie! 2012-06-05 17:50   sariak-autortzak

Esther Ferrer bere ibilbide artistikoagaitik saritu dabe; Sergio Prego, sormen jardueragaitik; eta Xabier Saenz de Gorbea, ikusizko arteen eremuan egindako jarduerakaitik.

Mendebalde Kultura Alkarteak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen Urrezko Luma

Bizkaie! 2012-06-04 18:50   sariak-autortzak

Bilboko Arenalean, Bilboko Liburu Azoka gunean egindako ekitaldian, Mendebalde Kultura Alkarteko buru Kaxildo Alkortak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen sari nagusia, Urrezko Luma, hain zuzen be. Hogeigarren urteurrenera bidean dan alkarteak mendebaldeko berbakerearen eta euskeraren alde egindako lanagaitik jaso dau saria.

Gaizka Arostegi, Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2012-05-30 17:58   sariak-autortzak

Gaizka Arostegi bizkaitarrak idatzitako Urrezko orrazia nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.

2011ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-05-22 15:34   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak berak eta BBK Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jon Sudupek eta Jairo Garciak irabazi dabe Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Saria

Bizkaie! 2012-05-18 16:39   sariak-autortzak

Miguel de Unamuno Saiakera Saria 1999an jarri eban martxan Bilboko Udalak, filosofo eta idazle bilbotarraren omenez. Aurtengo edizinoan gaztelaniaz idatzitako 76 lan jaso dira eta euskeraz idatzitako 2.

Getxoko Udalak 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu ditu Aixe Getxo! sarien bigarren ekitaldian

Bizkaie! 2012-05-11 15:40   sariak-autortzak

Aixe Getxo! sarien helburua Getxoko Kultur munduarentzat urteko topagune bihurtzea dala, holan arloan lan egiten daben eragile, erakunde edo persona desbardinen arteko hartu-emonak erraztuz.

Rafael Moneok 2012ko Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-05-10 12:07   sariak-autortzak

Rafael Moneo arkitekto nafarrak Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau. 32. edizino honetan 25 herrialdetako 39 hautagai egozan. Saria urrian hartuko dau, Oviedoko Campoamor antzokian. Tuterarrak 50.000 euroko diru-saria, eta Joan Mirok egindako eskulturea jasoko ditu.

Joan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso ditue

Bizkaie! 2012-05-04 16:26   sariak-autortzak

Joan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso zituen atzo, Bilbon, Euskadiko Editoreen Alkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbereak antolatutako Euskadiko Editoreen Gauaren bosgarren edizinoan.

Jokin Oregi eta Patxo Telleriaren 'LKM' antzezlanak Max saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-05-02 11:00   sariak-autortzak

LKM. Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa lanak irabazi dau euskerazko antzerki lan onenaren Espainiako Arte Eszenikoen Max saria. Jokin Oregi eta Patxo Telleria egileek domekan jaso eben saria, Madrileko Price Zirku Antzokian. Beste lan bi egozan izentauta, Galder Perezen Antartikako lorea eta Mikel Losada eta Lander Otaolaren Sekula bai.