Inazio Mujika Iraola, Xabier Olarra, Arantzazu Royo eta Iban Zaldua, Euskadi Sarien irabazleak
2012-10-30 13:11 sariak-autortzakInazio Mujika Iraolak saikerako saria jasoko dau, Xabier Lete: (Auto)Biografia lanagaitik. Itzulpengintza arlokoa Xabier Olarra eta Arantzazu Royorentzat izan da, Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina euskaratzearren.
Eusko Jaurlaritzeak aurtengo Euskadi Sarien barri emon dau. Inazio Mujika Iraolak saikerako saria jasoko dau, Xabier Lete: (Auto)Biografia lanagaitik. Itzulpengintza arlokoa Xabier Olarra eta Arantzazu Royorentzat izan da, Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina euskaratzearren. Iban Zaldua idazleak eta Julen Ribas ilustratzaileak irabazi dabe ume eta gazte literaturako Euskadi Saria, Azken garaipena komikiagaitik.
Gaztelaniazko saikerako Euskadi Saria, barriz, Daniel Innenarityk irabazi dau, La democracia del conocimiento beharragaz. El cuento del carpintero Iban Barrenetxearen liburuak jaso dau gaztelaniazko ume eta gazte literatureari jagokon saria. Sara Morantek irabazi dau Literatura lanaren ilustrazinoari jagokon saria La flor roja lanagaitik.
Literaturako Euskadi Sariaren euskerazko eta gaztelaniazko irabazleak bihar jakinarazoko ditu Eusko Jaurlaritzeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!