Gerra Zibileko bonbardaketetako biktimak, Gorabide alkartea eta Felix Goñi katedraduna, 2012ko Bizkaitar Argiak
2012-07-17 18:05 sariak-autortzakGorabide alkartea, Felix Goñi Urcelay Biokimikako katedraduna eta Gerra Zibileko bonbardaketetako biktima zibilak izango dira 2012ko Bizkaitar Argia saridunak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.
Gorabide alkartea, Felix Goñi Urcelay Biokimikako katedradunaa eta Gerra Zibileko bonbardaketen biktima zibilak izango dira 2012ko Bizkaitar Argia saridunak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Aintzatespen honen helburua edozein gizarte-jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jokaereagaitik Bizkaia eta bere baloreen sustapena lagundu daben persona edo alkarteak nabarmentzea da.
Gorabide irabazi asmorik bako erakundea da; 50 urtean elbarri intelektualen eskubideen aldeko lanagaitik nabarmendu da. Elbarriekaz eta euren familiekaz alkartasun-konpromisoa eta konpromiso etikoa bultzatzeaz gan, alkarteak kolektibo horrentzako hainbat zerbitzu sozial espezializau kudeatzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera.
Felix Goñi Urcelay Medikuntza eta Kirurgian doktorea da, Nafarroako Unibersidadean. EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna eta Biofisika Unidadeko zuzendaria da. Bizkaitar Argi izentauta, irakaskuntzan eta ikerketan dauen ibilbide luze eta bikaina saritu nahi da.
1936ko Gerra Zibileko bonbardaketen biktimak omenduz, bonbardaketetan izandako txikizioa eta biktima zibilek jasandakoa gogoratu gura dabe, halakorik ez daiten beste inoiz jazo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!