2011ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon
2012-05-22 15:34 sariak-autortzakEuskaltzaindiak berak eta BBK Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.
Gaur, maiatzaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2011ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.
Jakina danez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazinoa eta olerkia. Genero bakotxak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Danetara, aurten 157 lan aurkeztu dira. Horreetatik 46 Bizkaian; 73 Gipuzkoan; 2 Ipar Euskal Herrian; eta 36 Nafarroan.
Urtero legez, aurten be literatura eremuko persona adituek osotu ditue epaimahaiak, beti be Euskaltzaindiak izentauta. Aurtengo epaimahaikoak honeek izan dira:
• A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
• B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.
A mailako sariak:
Narrazino alorrean
- Lehenengo saria: Ez naiz zure printzesa. Egilea: Anne Lapeira (Azpeitia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Urola Ikastola. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
- Bigarren saria: Maite, maite... ez bakarrik bakoitzak bere burua. Egilea: Maddi Petralanda (Mendata - Bizkaia). Ikastetxea: Gernikako Seber Altube ikastola. Laguntzailea: Jaime Bilbao.
- Hirugarren saria: Michelen misterioa. Egilea: Evangelina Descalzo (Igantzi - Nafarroa). Ikastetxea: Igantziko eskola. Laguntzailea: Marta Orube.
Maila honetan, epaimahaiak ondoko lanak argitaratzeko gomendioa emon dau:
- Mesopotamiako mamua. Egilea: Julen Antxia (Donostia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Antigua Luberri Institutua. Laguntzailea: Ane Loidi.
- Zein zaila den semea izatea. Egilea: Xabier Oianguren (Gernika-Lumo - Bizkaia). Ikastetxea: Seber Altube ikastola. Laguntzailea: Jaime Bilbao.
Olerki alorrean
- Lehengo saria: Norbait joan da. Egilea: Amaia Rodriguez (Zumarraga - Gipuzkoa). Ikastetxea: Urretxuko Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Nerea Egiguren.
- Bigarren saria: Bizirik gabe bizi den pertsona. Egilea: Malen Barriola (Iruñea - Nafarroa). Ikastetxea: Iturrama Institutua. Laguntzailea: Ion Rey.
- Hirugarren saria: Gizon herrenaren olerkia. Egilea: Maite Larrarte (Bidegoian - Gipuzkoa). Ikastetxea: Txinkorta ikastetxea. Laguntzailea: Enara Ortiz.
B mailako sariak:
Narrazino alorrean
- Lehengo saria: Ez dago musik!. Egilea: Maialen Akizu (Urretxu - Gipuzkoa). Ikastetxea: Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Miren Plazaola.
- Bigarren saria: Gauaren beharra. Egilea: Ainhoa Urien (Abadiño - Bizkaia). Ikastetxea: Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutua. Laguntzailea: Idoia Esturo.
- Hirugarren saria: Ainarak bezala... Egilea: Mikela Atxoarena (Arrosa - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
Olerki alorrean
- Lehen saria: Idazten hasi da. Egilea: Maialen Akizu (Urretxu - Gipuzkoa). Ikastetxea: Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Miren Plazaola.
- Bigarren saria: Zer da denbora?. Egilea: Maialen Elorza (Oiartzun - Gipuzkoa). Ikastetxea: Haurtzaro Ikastola. Laguntzailea: Kontxi Begiristain.
- Hirugarren saria: Los Angeles, 2019. Egilea: Mikel Aranburu (Urretxu - Gipuzkoa). Ikastetxea: Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Jexux Munduate.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!