Getxoko Udalak 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu ditu Aixe Getxo! sarien bigarren ekitaldian

Bizkaie! 2012-05-11 15:40   sariak-autortzak

Aixe Getxo! sarien helburua Getxoko Kultur munduarentzat urteko topagune bihurtzea dala, holan arloan lan egiten daben eragile, erakunde edo persona desbardinen arteko hartu-emonak erraztuz.

Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatuko ditu datorren eguaztenean, maiatzaren 16an, Kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragile eta ekimenek egindako lana, euren konpromisoa eta euren zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoagaz Imanol Landa alkateak adierazo dauenez. Ekitaldia 20:00etan izango da Fadurako Areto Nagusian.

Getxoko Alkateak, Imanol Landak, Aixe Getxo! sariek udalerrian egiten dan jarduera kulturala goraipatu nahi dabela esan dau eta ospakizun giroan egin nahi dala hori. Getxok oso jarduera kultural garrantzitsua dauka, esan dau Landak, eta hori urtero ekitaldien egitarauari begirada bat emonez atzemoten da; hor protagonista nabarmenak dira jazz kontzertuak, bluesa, argazkigintzea, folka, artea, zinema, literaturea edo antzerkigintzea. Horreekaz eta beste ekimenakaz batera, batzuk nazinoarteko mailakoak, jarduera umilagoak be badira, baina oso garrantzitsuak herri baten indarra erakusteko. Osorik, multzoa oso anitza da eta erakargarria, edozeinek bere lekua eta gustuko jarduerea topau ahal izateko.

Imanol Landak gogoratu dau, bigarren urtez sari horrekaz 'gizarte zibil getxotarrari esker ona agertu eta omenaldia egin nahi jakola, eta jarraipena emoten jake aldez aurretik kirolaren, boluntariotzearen edo euskerearen arlotan egindako ekimenei. Landak esan dau Aixe Getxo! sarien helburua Getxoko Kultur munduarentzat urteko topagune bihurtzea dala, holan arloan lan egiten daben eragile, erakunde edo persona desbardinen arteko hartu-emonak erraztuz. Getxo, gehitu dau Alkateak, Kulturearen era desbardinakazko eta aniztagunagazko sentsibilidade berezia duaen udalerria da; kulturea maite eta kulturea produziduten edo sortzen, mundura zabaltzen dakien udalerria da, eta gainera maila handiko kultur eskaintza eskatzen dauena.

Aixe Getxo! sarien bigarren ekitaldi honetan, kulturearen munduagaz hartu-emonak dituen seik getxotarrek osotutako epaimahaiak 13 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. Koldo Iturbe Kultura zinegotziak azaldu dauenez, goraipamen horreetan normalean egiten diran estereotipoetatik iges egin eta saritu nahi izan doguz, kultura munduan lan egiten daben personak: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientziara.


Saridunak

2012 urtean saridunak ondorengo honeek izan dira: Ikus-entzunezko Arteak arloan, Ibarretxe anaiak, zinemagileak; Ikus-Arteak atalean, Gonzalo Martinez-Azumendi argazkilaria; Arte Eszenikoa-n, Asier Hormaza, aktorea; Musika Klasikoa eta Garaikidea atalean, Miguel Ituarte piano jotzailea; Musika Garaikidea-n, McEnroe pop-rock taldea; Literatura-n, Unai Elorriaga idazlea eta literatur sari nazioanalaren irabazlea; Diseinua-n Iñaki eta Aitor Muñoz anaiak, Ailanto moda enpresakoak; Arkitektura eta Eremu Publikoa sailean, Javier Pérez de Uribarri arkitektoa; Gastronomia-n, Fernando Canales sukaldaria; Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan, Harresiak apurtuz GKE; Zientzia Kultura-n, Felix Goñi Biokimika eta Biologia molekularraren katedraduna; Kultura Berritzailea-n Spotbross Getxoko enpresea eta Kultura Ondarea arloan, barriz, Getxoko Alkarte Filatelikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu