Joxe Azurmendi idazleak jasoko dau 2012ko Dabilen Elea saria

Bizkaie! 2012-10-31 10:44   sariak-autortzak

Joxe Azurmendi idazleak 2012ko Dabilen Elea saria jasoko dau zemendiaren 5ean, Euskal Editoreen Alkartea (EEE), Euskal Idazleen Alkartea (EIE), Euskal Irudigileen Alkarte Profesionala (APIE-EIEP) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Alkartearen eskutik.

Joxe Azurmendi idazleak 2012ko Dabilen Elea saria jasoko dau zemendiaren 5ean, Euskal Editoreen Alkartea (EEE), Euskal Idazleen Alkartea (EIE), Euskal Irudigileen Alkarte Profesionala (APIE-EIEP) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Alkartearen eskutik. Ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo dabe, Euskal Liburuaren Gaua jaiaren barruan.

Liburugintzearen arloko ibilbideari autortzea da Dabilen Elea saria. Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emonkor eta erudituenetakoa da, sariaren arduradunek adierazo dabenez. Idazle, filosofo, saiogile eta poeta zegamarrak etika, politika, hizkuntzaren filosofia, teknika, euskal literatura eta filosofiaren ganeko makina bat liburu eta artikulu argitaratu ditu.

Azurmendi Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) sortzaileetako bat izan zan eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakaslea da. 2010ean euskaltzain ohorezko izentau eben. Azurmendi filosofo garrantzitsua da, zalantza barik. Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat lehenengo, baina, orokorrean, nazinoarteak sortu dituan filosofo handien artean dago, nabarmendu dabe.

Euskal Liburuaren Gaua zemendiaren 5ean izango da, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko dau ekitaldia, eta Juantxo Zeberio pianisteak emonaldia eskainiko dau. Dabilen Elea sariaren oroigarria aldatu egingo dabe aurtengo edizinoan, hain zuzen be Antton Olariaga ilustratzaileak Azurmendirentzako beren-beregi sortu dau ilustrazinoa. Lorea Agirre kazetariak, Joan Mari Torrealdai idazleak, Xabier Mendiguren Elizegi editoreak eta Hedoi Etxarte poetak hartuko dabe saridunaren ibilbide oparoaren erakusgarri izango dan ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu