Karlos Zurutuzak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia
2012-07-02 12:38 sariak-autortzakRikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik.
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andonainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetariak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik. Sarien 24. edizino honetan, Jose Luis Alvarez Txillardegi zana gogoratu eben, eta euskal kultureari egindako ekarpena nabarmendu eben.
Kazetari Berria ataleko saria Berria egunkariko ekonomia saileko Miren Garate kazetariarentzat izan da, asteburuetako Egitura izeneko gehigarrian ekonomiari buruz egindako erreportajeak dirala-eta. ETB 1 telebisinoko Sautrela literatureari buruzko saioak epaimahaiaren aitamen berezia jaso dau. Hasier Etxeberria saioko aurkezleak hartu eban saria. Sautrela-k hamabi urte egin ditu, ibilbide oparoa izan dau. ETB 1-ek emititzeari itxi eutson apirilean. Gure Irratietako kazetari Mattin Larzabal kazetariak Ohorezko Aipamen Berezia jaso eban.
Sarituez gan, sari-emote ekitaldian Ana Carrere Andoaingo alkatea eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan ziran.
Aurtengo epaimahaian Lorea Agirre, Allande Boutin, Ainara Mendiola eta Jose Rojas izan dira; mahaiburua Ainara Rodriguez Andoaingo Euskera zinegotzia izan da.
Andoaingo Udalak 1988an sortu eban Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Euskerazko kazetaritzea bultzatzeko eta indartzen laguntzeko sortu eben saria, Rikardo Arregi aitzindari andoaindarra gogoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!