Angela Figuera omenduko dabe urriaren 30ean Bilboko Bidebarrietan

Bizkaie! 2012-10-29 17:22   sariak-autortzak

Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko ekitaldia atonduko dau Bilboko Udalak urriaren 30ean, Bidebarrieta liburutegian. Orphenica Lyra musika taldeak poesia eta musika emonaldia eskainiko dau egilearen hainbat testugaz. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doban izango da, leku guztiak bete arte

Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko ekitaldia atonduko dau Bilboko Udalak urriaren 30ean, Bidebarrieta liburutegian. Omenaldian dazlearen seme Juan Ramon Figuera izango da. Orphenica Lyra musika taldeak poesia eta musika emonaldia eskainiko dau egilearen hainbat testugaz. Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, ekitaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doban izango da, leku guztiak bete arte.

Gerraostean nabarmendu zan batez be Angela Figueraren lana, egile nahiko ezezaguna bada be. Hori dala eta, Bilboko Udalak 2008an idazleari egun jakin bat eskaintzea erabagi eban, haren lana eta bizitzea ezagutarazoteko.

Bilboko Udalak Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzaren urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu du astearte honetan, urriaren 30ean, Orphenica Lyra musika taldeak eskainiko duen poesia eta musika emanaldiarekin. Ekitaldian, idazlearen seme bakarra den Juan Ramon Figuera egongo da, eta Bidebarrieta liburutegian ospatuko da, arratsaldeko 19:30ean. Omenaldian idazlearen zenbait poema irakurriko dira, eta sarrera librea eta doakoa izango da, leku guztiak bete arte, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. .

Ese saber y oir y darme cuenta izenburupean, martitzenean egile bilbotarraren hainbat poema irakurriko ditue, Sonsoles Pastor piano-jotzailea lagun. Pastorrek, hain zuzen be, Federico Mompouren eta Edvard Griegen piezak joko ditu. Orphenica Lyra taldeko Carmen Bereciartua, Jose Luis Cuesta eta Constantino Diezek ipiniko dabe ahotsa. Angela Figuerak idatzitako poemarik gogoangarrienak errezitauko ditue, besteak beste, Esta Cansada Tierra, A Miguel Hernández, Desarmada, Miedo eta Esta Paz.

Angela Figuera Aymerich Bilboko familia aberats batean jaio zan. Etxekoek ez eben ondo ikusi Angelak Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Karrera amaitu ostean Huelvako institutu batean plaza lortu eban. Gerraostean, Figuera Soriara joan zan, eta bertan bere lanak argitaratzeko aukerea euki eban. Mujer de barro bere lehenengo lana poema liburu intimistea da. Zentsureagaz hainbat arazo izan zituan, sensualidade eta erotismo ikutuak ditualako. Gerraosteko sasoi gogorrak gai sozielak bidez islatu zituan, berbarako, Belleza cruel eta Toco la tierra beharretan. Madrilen hil zan, 1984an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu