Harkaitz Canoren 'Twist', Euskadi Literatura Saria
2012-10-31 13:24 sariak-autortzakHarkaitz Canok 2012ko Euskadi Literatura Saria irabazi dau Twist eleberriagaitik. Urteko euskerazko eleberri onena izentau dabe. Bestalde, Juan Carlos Marquezek eskuratu dau gaztelaniazko eleberri onenaren saria, Tangram lanagaitik.
Harkaitz Canok 2012ko Euskadi Literatura Saria irabazi dau Twist eleberriagaitik. Urteko euskerazko eleberri onena izentau dabe. Bestalde, Juan Carlos Marquezek eskuratu dau gaztelaniazko eleberri onenaren saria, Tangram lanagaitik.
Blanca Urgell Kultura sailburuak irabazleak jakinarazio ditu Eusko Jaurlaritzeak Bilbon dauen egoitzan. Irabazle bakotxak 18.000 euro jasoko ditu eta horri 4.000 euro gehitu behar jakez saritutako lana beste hizkuntza batera itzultzen bada.
Harkaitz Canok (Lasarte, 1975) Euskadi Literatura Saria irabazi eban 2005ean, Belarraren ahoa eleberriagaitik. Twist lana ETAren kontrako gerra zikinan oinarritzen da eta Kritikaren Saria eskuratu dau aurten, Espainiako Literatura Kritikoen Alkarteak emoten dauen saria, hain zuzen be.
Juan Carlos Marquez (Bilbao, 1967) Informazino Zientzietan lizentziatua da eta kazetari lanak egin ditu lan hainbat hedabidetan, baina azkenaldian literatura munduan dabil buru-belarri. Bere lanen artean, Norteamérica profunda (Diputación de Badajoz, 2008), Llenad la Tierra (Menoscuarto, 2012) eta Tangram (Salto de Página. Sintagma Saria 2011) eleberria dira aitagarrienak.
Atzo emon zituen ezagutzera ganerako irabazleak: Inazio Mujika Iraolak saikerako saria jaso dau, Xabier Lete: (Auto)Biografia lanagaitik. Itzulpengintza arlokoa Xabier Olarra eta Arantzazu Royorentzat izan da, Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina euskaratzearren. Iban Zaldua idazleak eta Julen Ribas ilustratzaileak irabazi dabe ume eta gazte literaturako Euskadi Saria, Azken garaipena komikiagaitik.
Gaztelaniazko saiakerako Euskadi Saria, barriz, Daniel Innenarityk irabazi dau, La democracia del conocimiento beharragaz.
El cuento del carpintero Iban Barrenetxearen liburuak jaso dau gaztelaniazko ume eta gazte literatureari jagokon saria.
Azken buruan, Sara Morantek irabazi dau Literatura lanaren ilustrazinoari jagokon saria La flor roja lanagaitik.
Eusko Jaurlaritzeak emondako datuen arabera, euskerazko saiakera arloan igaz argitaratutako 14 lan aurkeztu dira aurten; euskerazko haur eta gazte literaturan, 37; itzulpenean, 28; ilustrazinoan, 36; gaztelaniazko saiakeran, 10; eta gaztelaniazko haur eta gazte literaturan, 8.
Euskadi Literatura sarien banaketa ekitaldia zemendiaren 13an egingo dabe, Bilbon, EHUren Bizkaia aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!