Garbiñe Ubeda kazetariak Augustin Zubikarai XII. Saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-10-30 16:47   sariak-autortzak

Garbiñe Ubedaren Heldu den iragana izeneko proiektuak irabazi dau Augustin Zubikarai XII. nobela saria. Zapatuak, hilak 3, Ondarroako Kafe Antzokian egingo dan Itsasoa berbetan literatur galan, epaimahaiko kideak eta kazetari gipuzkoarra berak egitasmoaren barri emongo dabe.

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe beka saria. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu, erdia epaimahaiaren erabagia jakitean, eta beste erdia, idazlana behin amaituta. Urtebeteko epean amaitu behar dau liburua. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotu dabe epaimahaia. Elkar argitaletxeak argitaratuko dau idazlana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu