Elena Poniatowska idazle mexikarrak irabazi dau Espainiako Cervantes saria

Bizkaie! 2013-11-20 10:48   sariak-autortzak

Gaztelaniazko literaturako gaur egungo ahots garrantzitsuenetakoa dala nabarmendu dau Espainiako Cervantes sariko epaimahaiak. Elena Poniatowska idazle mexikarrak ez eban saririk espero, opari baten antzera jaso dau. Jasoko dituan 125.000 euroekaz bere fundazinoa martxan ipini gura dauela adierazo dau.

Elena Poniatowska Parisen jaio zan, 1932an. Lehenengo kazetaritza lanak Excelsior egunkarian egin zituan. Mexikoko jazoera ugariren ganean idatzi eban, tartean, Mexiko Uriko lurrikara handia 1985ean edo Chiapaseko gatazkea. La Jornada egunkariaren sortzaileetakoa da.

Beharrean segiduten dau Poniatowskak; Diego Rivera artista mexikarren bigarren andrea izandako Lupe Marinen ganeko liburua idazten dabil. Ez daukat denpora askorik, ezin neike alperrik galdu, esan dau. Saiakerea, kontakizunak eta lekukotasunak landu ditu batez be. Emakumeak sarri-sarri agiri dira bere lanetan. Historia garaikideagaz daukan konpromisoa azpimarratu izan dabe.

Todo empezó en domingo, La herida de Paulina, La vendedora de nubes eta Leonora liburuekaz egin zan batez be ezagun. Txalaparta argitaletxeak Poniatowskaren lan batzuk argitaratu ditu urteotan, besteak beste, Tlapalería, Luz y luna, las lunitas eta Las siete cabritas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu