2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue
2015-03-18 14:30 sariak-autortzakEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin dabe sari-emote ekitaldia. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sariok idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dabe helburu nagusi. Genero bi saritzen dira: narrazinoa eta poesia.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin dabe sari-emote ekitaldia. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sariok idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dabe helburu nagusi. Genero bi saritzen dira: narrazinoa eta poesia. Eta genero bakotxak maila bi ditu: A mailea, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 14 eta 17 urte bitartekoentzat.
Urtero lez, aurten be Euskaltzaindiak izentautako literatura arloko adituek osotu ditue epaimahaiak. A mailan, Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni izan dira epaimahaikideak; eta, B mailan, Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta.
Saridunei jagokienez, A mailan, narrazino arloan, honeek izan dira onenak:
Lehenengo saria: Zergatik Panpox?. Egilea: Maddi Aiestaran (Beasain - Gipuzkoa). Loinazpe-Beasain Institutua. Laguntzailea: Aloña Santa Cruz
Bigarren saria: Irriño baten bila. Egilea: Naia Aiestaran (Beasain - Gipuzkoa). Loinazpe-Beasain Institutua. Laguntzailea: Iker Zarraga
Hirugarren saria: Pianoaren zuri-beltzean. Egilea: Nerea Erdozain (Bilbo - Bizkaia). Bilboko Gabriel Aresti Institutua.
Maila honetan, epaimahaikoak ondoko lana argitaratzeko gomendioa emon dau: Arranoaren hegaldia. Egilea: Arantxa Bastida (Azpeitia – Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastolea. Laguntzailea: Mikel Sarasua
A mailan, olerkietan:
Lehenengo saria: Zure izenaren... Egilea: Mikel Labaka (Errezil - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastolea. Laguntzailea: Mikel Sarasua
Bigarren saria: Baldin eta ez balitz. Egilea: Ane Azpiazu (Azpeitia - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastolea. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
Hirugarren saria: Maitasunaren bidaia. Egilea: Leire Eizmendi (Errezil - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastolea. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
Eta B mailako sarietan, narrazino sarituak izan dira:
Lehenengo saria: Corrado Maccarinelli. Egilea: Oihane Gurrutxaga (Legazpi - Gipuzkoa). Legazpiko Haztegi ikastolea. Laguntzailea: Aitor Gurrutxaga.
Bigarren eta hirugarren saria emon barik geratu dira.
Eta B mailako olerkiak:
Lehenengo saria: Itzalen hitzak. Egilea: Johanna Ramirez (Lesaka - Nafarroa). Berako Toki-Ona Institutua. Laguntzailea: Axun Almandoz.
Bigarren eta hirugarren saria emon barik geratu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!