Jokin Muñoz eta Josu Zabaleta Euskadi Sarietan irabazle
2008-11-04 14:38 sariak-autortzakEuskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi Saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria, barriz, Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.
Euskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.
Jokin Muñozek Erribera, azaletik ezagutzen dogun lurraldea, barrutik erakutsi deusku. Epaimahaiaren ustez, 'egitura narratibo landua, pertsonaien borobiltasun psikologikoa, manikeismotik urteteko ahalegin sendoa egin dau Muñozek'.
Jokin Muñoz Trigo Castejonen jaio zan 1963an eta Etxaurin bizi da. Euskal Filologia ikasi eban Donostian; helduen euskalduntzean ibilitakoa da eta egun irakaskuntzan lanean dihardu Nafarroan.
Aurretik be jaso eban Euskadi Literatura Saria, 'Bizia lo' narrazino liburuagaitik.
Josu Zabaletari dagokionean, epaimahaiak azaldu dau Gesualdo Bufalino italiarraren testuaren itzulpena dan 'Gaueko gezurrak' lanean oreka harrigarrian eutsi deutsola literatur itzultzaileen beharkizunari, hau da, idazlearena zenbateraino, irakurlearen hainbesterainoko morroia be izateari.
Epaimahaiaren arabera, bikain heldu deutso jatorrizko lanaren tonu esta estilo original eta barrokoari, eta lanak sortzez euskeraz idatzia emoten dau.
Zabaleta 1948an jaio zan Legazpin. Filosofia ikasketak egin zituan Lobaina eta Erroman baina bere jarduna beti egon da itzulpengintzeari eta literatureari lotua. Gaur egun hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituan Rosetta enpresako behargina da.
Zabaletak be bi aldiz jaso dau Euskadi Literatura Saria. Aurrekoa 2001ean izan zan, Guy de Maupassant-en 'Fantasiazko ipuinak' lanagaitik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!