Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditue
2008-04-28 15:41 sariak-autortzakAugustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketea egin da apirilaren 28an, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izan dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputadua.
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketea egin da apirilaren 28an, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izan dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputadua.
Lehiaketa hau eskolartekoa da eta herriko ikasleek idatzitako ipuinak izan dira guztiak. Ekitaldian, ohi danez, diplomak banatu jakez saridunei eta ipuin bakotxeko irakurraldia egin dabe epaimahaikideek, hau da, Leire Bilbaok eta Ana Urkizak. Saririk irabazi ez dabenek liburuak jaso ditue sari moduan. Amaieran mokadutxo bat izan da danentzat. Ekitaldian bertan aurkeztu dau Udalak Ipuin lehiaketako aldizkaria, saritutako ipuinakaz argitaratu barria, eta Euskera saileko bulegoetan egongo da eskuragai.
Aurtengo irabazleak honako honeek izan dira:
Lehen Hezkuntzan, 5. eta 6. mailetako saridunak:
1. saria: Gaztelu sorgindua Irati Azkarate Beitia.
2. saria: Bizitzako gertaerak Nora Casais Alkorta.
3. saria: Urrezko harriak Naiara Perez Barrenetxea.
Bigarren Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetako saridunak:
1. saria: Koloreetako errotuladorea Ainara Zendoia Larrinaga.
2. saria: Osaba bidaiaria Unai Guenetxea Aranbarri.
3. saria: Katua ate aurrean Olaia Conde Saborido, Naroa Lasarte Txurruka, Nahia Lores Etxaburu eta Aiora Ponce Azpiri.
Bigarren Hezkuntzan, 3. eta 4. mailetako saridunak:
1. saria: Ametsen basoa Aitzol Guenaga Baroja.
2. saria: Gerlari geldiezinak Unai Lires Arrieta.
3. saria: Oroitzapenen lurraldea Ainhoa Ibaibarriaga Revuelta.
Lea-Artibai mailako sariduna:
1. saria: Bizitasuna galduz Jon Bedialauneta Sevilla.
Liburu bana opari, parte hartzegaitik:
Tania Laiño Calderon eta Beñat Lasarte Akarregi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!