Julen Gabiriaren 'Nire aita ikusezina' liburua, Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2011-05-27 16:48   sariak-autortzak

Julen Gabiriaren Nire aita ikusezina da nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak. Idazle galdakaoztarrak 3.000 euroko saria jaso dau. Liburua udagoienean kaleratuko da.

Julen Gabiriaren Nire aita ikusezina da nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak. Idazle galdakaoztarrak 3.000 euroko saria jaso dau. Liburua udagoienean kaleratuko da.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben igaz hau sariketea, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Lehenengo urtean Asier Mendoza zarauztarra izan zan irabazlea, banpiroei buruzko Beste gu izeneko liburuagaz.

Bigarren ekitaldi honetan, barriz, aurkeztutako 19 lanen artean Gabiriarena nabarmendu dau epaimahaiak aho batez. Hari bi nahasten ditu istorioak: batetik, aita arduratsu bat, bere ume txikia paseatzera ataraten dauenean inork jaramonik egiten ez deutsola-eta kezkatuta dabilena, ikusezina dalakoan; bestetik, etxeko alaba zaharrena, Elene, neska bizkor eta argia, mutiletan hasi barri dana. Familiako gorabeherak umorez eta sentiberatasunez kontetan ditu egileak.

Julen Gabiria Galdakaon jaio zan, 1973n. Connemara gure bihotzetan eleberria izan eban lehenengo liburua, Igartza Sariaren lehenengo urteko irabazlea. Horren ostean etorri ziran Han goitik itsasoa ikusten da nobelea eta umeentzako Metro bateko letrak kontakizuna.

Horrezaz gan, hainbat itzulpen egin ditu, biografiak eta antzerkirako lanak bere bai. Labayru Ikastegian dauka lanbidea, itzulpen zerbitzuan. Eta literatur itzulpenean Literatura Unibertsala bilduman Peter Pan eta Hilobiko isiltasuna itzuli ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu