Isabel Allendek irabazi dau Hans Christian Andersen literatura saria

Bizkaie! 2011-06-29 17:48   sariak-autortzak

Isabel Allende (Lima, Peru, 1942ko abuztuaren 2an) idazle txiletarrari emon deutsie Hans Christian Andersen literatura saria. Holan erabagi dau idazle danimarkarraren izena dauen fundazinoak. Sari hau Andersenen obreagaz zeozelan lotutako idazleen lana autortzeko emoten da eta nazinoarte mailako errekonozimenduaz gan, 500.000 koroa danimarkar (66.500 euro) jasoko ditu Allendek.

Isabel Allende (Lima, Peru, 1942ko abuztuaren 2an) idazle txiletarrari emon deutsie Hans Christian Andersen literatura saria. Holan erabagi dau idazle danimarkarraren izena dauen fundazinoak. Sari hau Andersenen obreagaz zeozelan lotutako idazleen lana autortzeko emoten da eta nazinoarte mailako errekonozimenduaz gan, 500.000 koroa danimarkar (66.500 euro) jasoko ditu Allendek. Irakurleak liluratzeko eta giro magikoak sortzeko Allenderen gaitasuna azpimarratu dau epaimahaiak.

2005ean, Andersenen jaiotzearen bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien artean, Isabel Allende enbaxadoreetako bat izan zan Hans Christian Andersen Nazinoarteko Urtean.

Isabel Allendek lana munduan zehar da ezaguna; kazetaritza, eleberriak, haur literaturea eta antzerkia arloak jorratu ditu; 2011n argitaratu dau azken lana: El cuaderno de Maya eta, danetara, 20 liburu idatzi ditu. Allenderen lanak 27 hizkuntzatan itzulita topau daitekez.

Igaz, Hans Christian Andersen literatura sariaren lehenengo edizinoan, Harry Potter sagaren egile J.K. Rowling ingelesari emon eutsien saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu