Goiatz Labandibarrek irabazi dau XIV. Igartza Saria

Bizkaie! 2011-09-15 10:24   sariak-autortzak

Hamalau urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan hamahiru proiektu aurkeztu dira, eta Interrail behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

Goiatz Labandibar Arbelaitz oiartzuarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hamalau urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan hamahiru proiektu aurkeztu dira, eta Interrail behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz, eta irabazlea Goiatz Labandibar Arbelaitz izan da, Oiartzunen 1985ean jaioa eta, gazte mailan hainbat literatura-sari irabazi arren, aurretik libururik kaleratu bakoa. Kazetaria da ikasketaz eta ogibidez, Oarsaoaldeko Hitza-n ibilia eta gaur egun Oiartzungo Udaleko komunikazino arloan dabilena.

Interrail izeneko proiektua aurkeztu dau Lanbandibarrek, Europan zehar egindako ibilaldi baten moduan egituraturako ipuin-bildumea, hamaika istoriotan zehar beste hainbat uri ezagutarazoko deuskuzana (hamar, zehatzago esanda, Hendaia abiapuntu eta helmuga baita tren-bidaia honetan). Ondo bidean, 2013 urte hasieran kaleratuko da liburua.


Igartza Sariaren aurreko irabazleak:

- Lehen urtean: Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan.

- Bigarren urtean: Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin.

Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita).

- Hirugarren urtean: Fernando Morillo: Ortzadarra sutan.

- Laugarren urtean: Unai Elorriaga: Van’t Hoffen ilea.

- Bosgarren urtean: Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da.

- Seigarren urtean: Asel Luzarraga: Karonte.

- Zazpigarren urtean: Karmele Jaio: Amaren eskuak.

Peru Magdalena: Lile (akzesita).

- Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan.

- Bederatzigarren urtean: Jon Martin: Ero.

- Hamargarren urtean: Katixa Agirre: Habitat.

Itati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita).

- Hamaikagarren urtean: Eider Rodriguez: Katu jendea.

- Hamabigarren urtean: Uxue Apaolaza: Mea culpa.

- Hamahirugarren urtean: Garazi Kamio: Gerizpeko panpinak (argitaratzeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu