Manuel Fontiveros 24 urteko kataluniarrak irabazi dau Berrizko I. Eskultura Lehiaketea
2010-01-19 14:28 sariak-autortzakAbenduaren 7tik urtarrilaren 17ra, Berrizko Kultur Etxean Udalak lehenengoz antolatu dauen Eskultura Lehiaketara aurkeztutako 47 proposamenak ikusgai egon dira. Azkenean, 18.000 euroko saria eskuratu dau Manuel Fontiveros kataluniarrak lana egiteko eta 2010. urtean zehar amaitzeko konpromisoa hartu dau.
Abenduaren 7tik urtarrilaren 17ra, Berrizko Kultur Etxean Udalak lehenengoz antolatu dauen Eskultura Lehiaketara aurkeztutako 47 proposamenak ikusgai egon dira. Azkenean, 18.000 euroko saria eskuratu dau Manuel Fontiveros kataluniarrak lana egiteko eta 2010. urtean zehar amaitzeko konpromisoa hartu dau.
Mikel Lertxundi eskulturgilea, Josu Oarbeaskoa arkitektua, Diana Anitua Arte Ederretan lizentziatua eta Mikel Campos Debako Eskulangintzarako Irakaskuntzarako Zentruko zuzendaria izan dira epaimahaiko. Bi eskulturen arteko bardinketea izan dala jakitera emon dabe, baina azkenean herritarren botu gehien jaso dituan lana aukeratu dabe: 'Aldaketa' izenekoa.
Begi bistara hiru piezako eskulturea da nahiz eta egileak, Manuel Fontiveros kataluniarrak, funtsean bi dirala azpimarratu, altzairuzko pieza biak lurrazpitik lotuta dagozala irudikatu nahi izan dauelako. 'Askatasunari oda' legez definidu dau proposatutako lana. Uztai edo eraztun nagusiak, euskal kulturea irudikatzen dauen harrizko pelotea zapaltzen ibili da, baina denporan zehar kulunkatuz libre izatea lortu dau. Ez da irabazle ezta galtzaileei be egindako omenaldia. 'Aldaketa', zentzuna eta errespetuari dei egin nahi deutson lana da.
Korten muetako altzaria eta Markinako harria erabiliko ditu egileak eskulturea egiteko. Peloteak 1,30 metroko diametroa izango dau eta ia 2,5 tonako pelotea izango da. Altzairuzko irudiek 4,20 eta 1,70 metroko altuerea izango dabe. 'Aldaketa' izeneko lana Berrizko sarreretako baten jarteko proposamena egin dau egileak, Learreta-Markina kalearen amaieran.
Manuel Fontiveros Sanchez kataluniarra da, Sant Boi de Llobregat-ekoa, 24 urte ditu eta Bartzelonako unibersidadean Arte Ederretako ikaslea da. Urte eta erdian irabazten dauen laugarren saria da Berrizkoa. Igualada, Sitges eta Torrelavit-en be sariak eskuratu ditu azken urtebetean.
Internet bidez izan eban Berrizko Udalak antolatutako lehiaketearen barri eta aprobea egitea erabagi eban. Euskal Herriko lehiaketetan aurkezteko interes berezia eukala adierazo dau, Oteiza eta Txillida moduko eskulturgileak direaako bere ereduetako batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!