Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arrebek irabazi dabe Etxepare saria

Bizkaie! 2010-03-08 14:31   sariak-autortzak
'Alex nire munstro lagun on-ona' izan da epaimahaiak saritu dauen lana

Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arreba amezketarrek irabazi dabe umeentzako albumak sortzeko 2009ko Etxepare saria, 'Alex nire munstro lagun on-ona' lanagaz. Irabazleek 6.000 euroko saria jasoko dabe, egile eskubideen aurrerapen moduan. Liburua Pamiela argitaletxeak plazaratuko dau euskeraz,

Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arreba amezketarrek irabazi dabe umeentzako albumak sortzeko 2009ko Etxepare saria, 'Alex nire munstro lagun on-ona' lanagaz.

Patxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleek, eta Mikel Valverde eta Aitziber Alonso ilustratzaileek osotutako epaimahaiaren eretxiz, lan sarituak 'enkantu berezia lortzen dau irudiaren eta idazkerearen arteko buztarketa liluragarriagaz'. 'Alex nire munstro lagun on-ona' albumak neskato baten eta haren lagun ikusezinaren arteko harremanari buruzko istorioa kontetan dau.

Irabazleek 6.000 euroko saria jasoko dabe, egile eskubideen aurrerapen moduan. Liburua Pamiela argitaletxeak plazaratuko dau euskeraz, aurtengo Durangoko Azokea baino lehenago, eta Faktoria K de Libros argitaletxeak gaztelaniaz eta galegoz.

2004an jarri zan martxan Etxepare saria, Nafarroako hainbat udal eta lekuan lekuko entidadeen ekimenez. 2006tik aurrera umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan saria, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko helburuagaz.

Igazko lehiaketearen irabazleak jakinda, martxan imini da aurtengo txapelketako edizinoa. Era honetan, Mikel eta Maite Gurrutxagak egin eben legez, lehiaketan parte hartu gura dabenek, zemendiaren 30a bitartean lanak aurkeztu beharko ditue Leitzako Udaleko Euskera Zerbitzuan (Elbarren kalea, 1; 31880 Leitza).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu