Mikel Garcia, Tene Mujika bekearen irabazle
2010-01-18 12:59 sariak-autortzakAurtengo proiektu irabazleak, euskal zinema zer dan edo badan eztabaidan sartu barik, Euskal Herrian filmak egin dituen zuzendari nabarmen zenbait alkarrizketatu nahi ditu. Mikel Garciak berak dinoenez, ez da Top 10 bat, baina bai euren pelikula bategaz edo estilo personalagaz Euskal Herriko zineman arrastoa itxi daben egileei berbea emotea.
Mikel Garcia Idiakez, Argia astekariko kazetariak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, Euskal Herriko zineman arrastoa itxi daben zuzendariei buruzko proiektu bategaz. Holan erabagi dau aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Alberto Barandiaranek osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran lau lanen artean.
Gure hurreko historiaz biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak... bultzatzeko sortu eben Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak sari hau, Debako alabea izan zan Tene Mujika idazlearen omenez. Hauxe izan da sariaren orain arteko ibilbidea:
- I. deialdian, 2005ean, Ramon Olasagasti izan zan irabazlea, eta sariaren laguntzaz idatzi eban 'Mendiminez' liburua (goi mendietan hildako euskal mendizaleen kronika eta biografia, 2007an kaleratu zana).
- II. urtean hutsik geratu zan saria epaimahaiaren erabagiz.
- III.a, Alberto Barandiaranek eskuratu eban 2007an, eta 2009an kaleratu zan haren emoitzea: 'Postkronikak' izeneko liburua (lehendik landutako zenbait erreportajeri bigarren buelta bat edo bigarren aukerea emonaz, itxi ezin dan ate bat edo itxi ezin dan zauri bat legez).
- IV. urtean, Imanol Murua Uria kazetaria subertau zan irabazle, eta berehala kaleratuko da haren lana: 'Loiolako hegiak' (EAJ, PSE eta Batasunaren artean izandako alkarrizketa eta negoziazinoen historia).
Aurtengo proiektu irabazleak, euskal zinema zer dan edo badan eztabaidan sartu barik, Euskal Herrian filmak egin dituen zuzendari nabarmen zenbait alkarrizketatu nahi ditu. Mikel Garciak berak dinoanez, ez da Top 10 bat, baina bai euren pelikula bategaz edo estilo personalagaz Euskal Herriko zineman arrastoa itxi daben egileei berbea emotea. Zerrendea ez zarratua ez behin betikoa ez dan arren, ondokoak dira proiektuan aitatzen diran zuzendariak: Fernando Larruquert, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Victor Erice, Koldo Almandoz.
Mikel Garcia Idiakez 1980an jaio zan, Irunen. Kazetaritzan lizentziatua da, hainbat hedabidetan ibilia (Euskadi Irratia, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Kantxatik, Jai Berri…), baina batez be, 2004tik, Argia astekarian. 2006an Rikardo Arregi saria irabazi eban kazetari barrientzako atalean, eta 2009an Bilboko Udalak antolaturiko Gabriel Aresti ipuin lehiaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!