I. Iñaki Ugarteburu Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-05-28 02:00 sariak-autortzakSariak osasunaren arloko ikasleei zuzenduta dagoz, eta euskerazko Wikipedian ekarpenak egin izana saritu da. Lehiaketearen deialdia zezeilean egin zan, eta, besteak beste, aurkeztutako lanen kalidadea eta originaltasuna, edukia, euskerearen erabilera zuzena, eta multimedia baliabideen aplikazinoa (bideoak, argazkiak, eta abar) balorau dira.
Azkue Fundazinoko presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok, Euskerea Sustatzeko zuzendari nagusi Miren Dobaranek, Bilboko Udaleko Euskera zinegotzi Ana De Castrok, EHU-ko erretoreorde Jon Irazustak eta Deustuko Unibersidadeko erretoreorde Roberto San Salvador-ek, besteak beste, I. Iñaki Ugarteburu Lehiaketako sariak banatu ditue. Sariak osasunaren arloko ikasleei zuzenduta dagoz, eta euskerazko Wikipedian ekarpenak egin izana saritu da. Lehiaketearen deialdia zezeilean egin zan, eta, besteak beste, aurkeztutako lanen kalidadea eta originaltasuna, edukia, euskerearen erabilera zuzena, eta multimedia baliabideen aplikazinoa (bideoak, argazkiak, eta abar) balorau dira.
Kontuak kontu, ondokoak dira aurkeztutakoen artean saria jaso daben testuak:
* Lehenengo saria: Adrián Llorente Aginagalde, 'Hestegorriko sortzetiko malformazioak' artikuluarengaitik.
* Bigarren saria: Beñat de Miguel Arnaiz, 'Endodontzia terapia' idazkiarengaitik.
* Hirugarren saria: Iñigo Romero Arandia, 'Ekintza potentziala' saioarengaitik.
* Laugarren saria: Arrate Aldama Martín, 'Huntingtonen gaixotasuna' artikuluarengaitik.
* Bosgarren saria: Sonia Santos Ochoa de Eribe, 'Aharrausi' azterketearengaitik.
Sarituek ordenagailu eroangarri bana jasoko dabe euren lanakaitikk. Horrezaz gan, artikulu bat argitaratu izana eta euskerazko Wikipediaren administratzaileen lana saritu nahi izan ditu Azkue Fundazinoak Ugarteburu Sariak lehiaketearen lehenengo edizino honetan. Kasu horretan, ahalmen handiko disko gogor eroangarri bat zan saria; Adrían Llorente eta Arrate Aldama eta Unai Fernández de Betoño izan dira saridunak, hurranez hurran.
Azkue Fundazinoak euskerazko Wikipedia sustatzeko abian jarri dauen lehenengo ekimena da Ugarteburu Saria. Iñaki Ugarteburu EHUko Medikuntzako irakaslearen omenez sortu da saria, eta arlo horretan sareari eta euskerazko Wikipediari egindako ekarpenak jentaurrean aintzat hartzea dau helburu. Sariketea antolatzeko honako erakundeek lagundu dabe: Osasungoa Euskalduntzeko Alkartea (OEE), UPV-EHU, Deustuko Unibersidadea eta Udako Euskal Unibersidadea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!